Castillon

Zangozako burgu zaharra eta herri hustua, Nafarroa Garaian

Castillon[a] (nafar erromantzez: Castellón)[b] Zangozako Alde Zaharreko burgu historiko bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Zangozerria eskualdean. Gaur egun hustu da.

Castillon
 Nafarroa GaraiaEuskal Herria
  
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa Garaia
EskualdeaZangozerria
UdalerriaZangoza
Administrazioa
Motaburgu hustu
Posta kodea31400
Geografia
Koordenatuak42°34′37″N 1°17′21″W / 42.57697916°N 1.28911489°W / 42.57697916; -1.28911489
Garaiera399 metro
Distantzia46,8 km (Iruñetik)
Datu gehigarriak
Sorrera1171. urtean

Burgua

aldatu

Hasierako Erdi Aroko hiriguneak Iruñeko San Zerningo pentagonoa gogorarazten duen plano bat du, eta, beraz, Karrika Nagusia, kasu honetan ibaiaren gaineko zubi batean amaitzen dena, eta hiriko merkatari-ardatz, tertziario eta soziala izaten jarraitzen duena. Burgu honi (Zangoza Berria deitua) beste txikiago bat (Zangoza Hiribildua) gehitu zitzaion, ardatza Hiribildu karrika duena. Lehen kasuan, batez ere, Erdi Aroko herentzia ez da elizetan eta jauregietan bakarrik ikusten, baita etxadien barruan ere, baratzeak, etxetxoak eta etxe isolatuak, eta partzela-sare konplexu eta atomizatua.

Laster harresiz kanpo sortu ziren bi burgu edo auzo, 1150 inguruan Oltrakoa, ibaiaren eskuinaldean, San Andres elizako zubitik gertu, eta Castillon burgua 1171ean, Antso VI.a Jakituna zubiaren aurreko muinoaren gainean, Done Eztebe elizarekin.

Azken burgu hau, Castillon, XIV. menderako desagertu zen. Oltraz gain, etxe batzuk baino ez dira geratzen Tafallako errepidean.

Oharrak

aldatu
  1. /kastiʎón/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza azken silaban
  2. /kasteʎón/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza azken silaban

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu