Cars (filma)

Cars» orritik birbideratua)

Cars 2006an estreinatu zen animaziozko film luzea da. Pixar Animation Studios-ek ekoiztu zuen eta Walt Animazio Etxeak banatu zuen. Pelikulak izan zuen harrera ikusita, hurrengo urteetan Cars 2 eta Cars 3 pelikulak ekoiztu ziren. John Lasseter-ek zuzendu zuen filma, animazio munduan ezaguna den zuzendaria Toy Story eta A Bug's Life produkzioei esker. Pelikula automobilez beteriko mundu batean kokatzen da, Amerikako Estatu Batuetako ekialdeko errepideak zeharkatzen duena. Gaztelerazko bertsioan motorraren munduko pertsona famatuek bikoiztu zuten, Fernando Alonso eta Antonio Lobato bezala.

 Cars (filma)
Jatorria
Sortzailea(k)John Lasseter
Argitaratze-data2006
IzenburuaCars
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm komikoa, Buddy filma eta flashback film (en) Itzuli
Iraupena116 minutu
Koloreakoloretakoa
Telesailalist of Pixar films (en) Itzuli eta Cars (en) Itzuli
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)John Lasseter
Joe Ranft

Gidoigilea(k)Dan Fogelman
Joe Ranft
John Lasseter
Kiel Murray (en) Itzuli
Phil Lorin (en) Itzuli
Jørgen Klubien (mul) Itzuli



[[Kategoria:Kiel Murray (en) Itzuli idatzitako filmak]]
[[Kategoria:Phil Lorin (en) Itzuli idatzitako filmak]]
[[Kategoria:Jørgen Klubien (mul) Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
baliorik ez
Ekoizpena
EkoizleaDarla K. Anderson (en) Itzuli
[[Kategoria:Darla K. Anderson (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
Konpainia ekoizleaPixar
Walt Disney Pictures
Disneytoon Studios (en) Itzuli


[[Kategoria:Disneytoon Studios (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
EdizioaKen Schretzmann (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaRandy Newman
Langileak[[Brian Fee (en) ]]
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaArizona, Kalifornia eta Radiator Springs (en) Itzuli
Fikzio-unibertsoaCars universe (en) Itzuli
Argumentu nagusiaautomobila
Historia
Gertaera nabarmenak2006ko maiatzaren 26a
estreinaldi Charlotte Motor Speedway (en) Itzuli
Nominazioak

pixar.com…
IMDB: tt0317219 Filmaffinity: 835259 Allocine: 55774 Rottentomatoes: m/cars Mojo: cars Allmovie: v290414 TCM: 546434 Metacritic: movie/cars Netlix: 70043811Edit the value on Wikidata
kronologia
Cars (filma) Cars 2 (en) Itzuli eta Cars 3 (en) Itzuli

Oscar sarietan bi izendapen jaso zituen: Animaziozko luzemetraia onena eta abesti originala. BAFTA sarietan Animaziozko luzemetraia onenaren kategorian ere izendapena lortu zuen.

Sinopsia

aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Lightning McQueen, lasterketa kotxe hasiberri eta sutsua Radiator Springs izeneko herri huts batean galtzen da, 66. errepidean, Kalifornian ospatzen den Piston Kopara bidean doala bi beteranoen aurka lehiatzeko. Herri horretan ezagutzen dituen lagunei esker (Sally, Doc Hudson eta Mater, besteak beste) McQueen konturatuko da garaipenak eta ospeaz haratago badaudela gauza garrantzitsuagoak [1].

Ekoizpena

aldatu

Pixar Animation Studios-ek ekoiztutako film hau ordenagailu bidezko grafikoekin egindakoa da. Kotxeen eta lokalizazioen erreferentziak hartu eta gero, artista grafikoek 3 dimentsioko ereduak egin zituzten, animazio bidezko film gehienetan bezala. Pixar-en nahia, Scott Clark animazioa begiralearen esanetan, “edozer gauzak arima izatea” da. Hasierako 3D ereduak ez ziren taldearen gogokoak izan, hauen marrazki bizidunen antza zela eta. Besorik ezta gorputzik ere zuten pertsonaia batzuei nola erantsi keinuak eta emozioak izan zen errodaiaren gakoetako bat; erantzuna aurpegien inguruan kokatzen da, automobilen aurpegiek pisu handia baitaukate filman [2].

Pertsonaiak

aldatu

Pertsonaia nagusiak hurrengoak dira:

  • Lightning McQueen: Kolore gorriko lasterketa kotxea. Bere helburua Piston Kopa irabaztea da. Radiator Springs izeneko herri txiki batean galtzen da eta hor bere izaera aldatuko duten beste kotxe batzuk ezagutuko ditu.
  • Sally: Radiator Springs-eko fiskala da. Nahi izan gabe heldu zen herrira, baina denborak aurrera egin ahala herriaz maitemindu da.
  • Mate: Garabi-auto herdoildua. Hasieran Lightning McQueen zaintzeaz arduratuko da, baina geroago bere lagun-mina bihurtuko da. Traktoreak molestatzea gustuko du.
  • Doc Hudson: Piston Kopa hiru bider irabazi duen auto mitikoa. Matxurek bere ibilbide profesionala eten zuten. Orain, Radiator Springs-en, Rayo McQueen-en mentorea izango da, Piston Kopa irabazteaz haratago badaudela beste gauza garrantzitsuagoak irakatsiz.

Erantzuna

aldatu

Estreinaldiko lehengo astean, 60 milioi dolar eskuratu zituen Amerikako Estatu Batuetako 3985 zinemetan [3]. Hori dela eta, zinema jaialdietan hainbat sari eta izendapen jaso zituen. Oscar sarietan bi izendapen jaso zituen: Animaziozko luzemetraia onena eta abesti originala. BAFTA sarietan Animaziozko luzemetraia onenaren kategorian ere izendapena lortu zuen. Urrezko Globo Sarietan Animaziozko luzemetraia onenaren saria eskuratu zuen. Horretaz gain [4]:

  • 2008an Annie Sarietan: Pelikula onena eta musika onena. 9 izendapen.
  • 2006an National Board of Review (NBR): Animaziozko luzemetraia onenaren saria.
  • 2006an Critics' Choice Awards: Animaziozko luzemetraia onenaren saria. 2 izendapen.
  • 2006an Produktoreen Sindikatua: Animaziozko Pelikula Onena.

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) «Cars, sinopsis de la película» LaHiguera.net (Noiz kontsultatua: 2019-03-05).
  2. Disney•Pixar. (2016-10-19). Animation and Acting | Cars | Disney•Pixar. (Noiz kontsultatua: 2019-03-05).
  3. «Weekend Box Office Results for June 9-11, 2006 - Box Office Mojo» www.boxofficemojo.com (Noiz kontsultatua: 2019-03-05).
  4. (Gaztelaniaz) Cars (2006). (Noiz kontsultatua: 2019-03-05).

Ikus, gainera

aldatu

Pixar Animation Studios

Kanpo estekak

aldatu

Pixar-en ingelesezko web orria