Carpobrotus edulis

Carpobrotus edulis edo katu-azazkala Aizoaceae familiako landare zukutsua da, jatorriz Hegoafrikakoa eta Euskal Herriko kostan bertakotu dena landare inbaditzaile bihurtuz.

Carpobrotus edulis
Carpobrotus edulis a.JPG
Carpobrotus edulis loretanCommons-logo.svg Irudi gehiago
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaCaryophyllales
FamiliaAizoaceae
LeinuaRuschiae (en) Ruschiae
GeneroaCarpobrotus (en) Carpobrotus
Espeziea Carpobrotus edulis

Habitata itsasertzeko dunak eta labarrak ditu.

EzaugarriakAldatu

Landare zukutsu herrestaria da, aurrez aurreko hosto mamitsu eta hirukiak dituena 3-10 cm artekoak.

Loreen diametroa 8-9 cm da, arrosa bizikoak edo hori ahulekoak.

Fruitua, jateko ona, hazi ugari sortzen ditu, askotan ehun inguru.

Euskal HerrianAldatu

Jatorri aloktonoa duen espeziea da, komunitate naturaletan ezarpen iraunkorrekoa.

Sartze-era: Ornamentazio-lorezaintzan erabili da. Beraz, lorategietatik eratorritakoa da.

Kanpo estekakAldatu