Carmen Mir

Moda diseinatzailea

Carmen Mir i Llusada (Balsareny, Katalunia, 1903Bartzelona, 1986), modista, moda-diseinatzailea eta nazioarte mailan enpresari ospetsua izan zen. Espainiako goi-mailako joskintzan parte hartu zuen, "Carmen Mir" bere moda etxearekin, eta geroago, 1969an, "boutiques" izenarekin Bartzelonan eta Madrilen.[1][2]

Carmen Mir
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakCarme Mir i Llusada
JaiotzaBalsareny, 1903
Herrialdea Katalunia
HeriotzaBartzelona, 1986 (82/83 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakkatalana
Jarduerak
Jarduerakmoda-diseinatzailea

70eko hamarkadaren bigarren erdian, Elisa Lacambra errainari pasatu zion lekukoa; goi-mailako joskerari eutsi zion, eta prêt-à-porter negozioari ekin zion. 2006an behin betiko erretiratu zen.

Biografia

aldatu

Manresako ehun-fabrika eta ehun-merkatari baten jabe zen familia batean jaio zen, eta XX. mendeko 20ko hamarkadan hasi zen modista jardueran. Bere lantegia ireki zuen Bartzelonan 1949an.

Bere moda-estiloa ezaguna zen 1960. eta 1970. urteetan, batez ere Ingalaterratik hartutako minigona eta «Barbarella» modagatik. Nazioarteko ospeak Washingtonen desfilatzera eraman zuen, bezeroak izan zituen Houstonen 60ko hamarkadan.[3]

1977an, Elisa Lacambra errainari pasatu zion Carmenek negozioa, eta haren marka joskintzako marka tradizionala bihurtu zen.

Sorkuntzak

aldatu

Goi-mailako Joskintzako Kooperatibarekin desfilatu zuen Bruselan, Mexikon, Sindeyn eta Estatu Batuetan. 1964ko New Yorkeko Mundu Ferian parte hartu zuen, eta gertaera hori erabakigarria izan zen 1965eko ‘Los Importantes’ tituluetako bat eman ziezaioten —Diario de Barcelonak eta Radio Bartzelonak urteko pertsona ospetsuak nabarmentzeko sortua—.[4]

Espainiako goi-mailako joskintzak erakundeen laguntza izan zuen kanporako proiekzioan; orduko Informazio eta Turismo Ministerioak prentsa eta atzerriko erosleak gonbidatu zituen Madrilgo eta Bartzelonako bildumak ikustera —horietako lehena Udazken-Negua 1968-1969 izan zen —. Espainiako Modaren Ganberak, berriz, plus ekonomikoa ematen zien urteko jostunei, tartean Carmen Mir.

1968an, Carmen Mir izan zen Mexikoko Joko Olinpikoetako Espainiako ordezkaritzaren uniformeen diseinatzailea.[4]

Erreferentziak

aldatu
  1. Paulina Botella. (28 de febrero de 1976). «La alta costura no puede dormirse en los laureles» Revista «Blanco y Negro».
  2. «Barcelona, alta costura» Cátalogo de la exposición en el Palau Robert (Barcelona) diciembre de 2010.
  3. «Carmen Mir: Una purista de la moda» Yo Dona 26 de junio de 2013.
  4. a b «Carmen Mir i Llusada (1903 - 1986)» Manresanes que han fet història.

Kanpo estekak

aldatu