Carlota Planas Riera

kataluniar areto-futbolari ohia, kazetaria, publizista eta enpresaria

Carlota Planas Riera (BartzelonaKatalunia, 1992) kataluniar areto-futbolari ohia, kazetaria, publizista eta enpresaburua da. Espainiako emakume jokalariak ordezkatzeko enpresa baten buru izan den lehen emakumea da. Forbesek talentu gazteen zerrendan sartu zuen.[1]

Carlota Planas Riera

Bizitza
JaiotzaBartzelona1992ko irailaren 5a (31 urte)
Herrialdea Katalunia
Hezkuntza
HeziketaPompeu Fabra Unibertsitatea
Hizkuntzakkatalana
ingelesa
portugesa
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkirol-agentea, enpresaburua, publizista eta areto-futbol jokalaria
Jasotako sariak

Twitter: karlota_pr Instagram: karlota_10 LinkedIn: carlotaplanas Youtube: UC72SxVS6Zozr6rUk4NLA2_Q Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Carlota Planas Bartzelonan jaioa bada ere, Porton (Portugal) igaro zuen haurtzaroaren zati bat, arrazoi profesionalak zirela eta, hantxe bizi baitziren gurasoak. Katalanez, gazteleraz, portugesez eta ingelesez hitz egiten du. Kataluniara itzultzean, Castelldefels areto-futbolean sartu zen eta emakumezkoen areto-futboleko ligan jokatu zuen 15 urterekin.[2] Brasilgo ligan ere jokatu zuen, baita Kataluniako emakumezkoen areto-futboleko selekzioan ere. 2017ko Munduko Futbol Txapelketa jokatu zuen eta 5. postuan amaitu zuen.[3] Halaber, futvòlei txapelketak jokatu zituen.[4]

Kazetaritzan eta ADEn tituluak ditu. Eliteko kirolmunduarekin lehen kontaktua As egunkarian izan zuen, unibertsitateko enpresa-praktikak egiten zituen bitartean. UEFAren lizentziak ditu entrenatzaile eta kirol koordinatzaile izateko.[2]

Lan ibilbidea aldatu

Planas areto-futbolean eta kazetaritzan jardun ondoren,[1] 2018an Be Universal enpresa sortu zen, emakume kirolariei begira, publizitate-zerbitzuetan, marka pertsonalean eta sare sozialen kudeaketan lan egiten zuen enpresa.[5][6]

2020ko ekainean, Planas Arkaitz Coca agentearekin elkartu zen Unik Sports Management enpresa sortzeko. Enpresa horrek Carlotak Be Universali eskaintzen zizkion ordezkaritza-zerbitzuak konbinatzen zituen.[7] Hala, FIFA lizentzia zuten futbolari profesionalen ordezkari lan egin zuen Espainiako lehen emakumea izan zen.[8] Nazioarteko kirolariak izan ditu bezero, besteak beste, Leila Ouahabi, Patri Guijarro, Mariona Caldentey, Claudia Pina, Sandra Paños, Misa Rodríguez, Estefanía Banini, Florencia Bonsegundo (Argentina), Viola Calligaris (Suitza) eta Fabiana da Silva Simõés (Brasil).[3]

Forbes aldizkariak Bartzelonakoa sartu zuen 2022ko 30. under 30 zerrendan, kirol eta jokoen atalean.[9][10] 2023an iragarri zen Planasek XBuyer Teamekin lan egingo zuela, Queens League emakumezkoen futbol-lehiaketako 12 parte-hartzaileetako bat izango zela.[11]

Emakumeak eta futbola aldatu

Errentagarritasuna aldatu

Duela gutxira arte, markentzat, jokalari bati laguntzea moda edo erantzukizun sozialeko ekintza zen. 2018an lehen enpresa sortu zuenean, balioen diskurtsoa izaten zuen, markek emakumeak aukeraz ezaten. Ia ezinezkoa zen kirol-marka batek emakume jokalari bati laguntzea. Izan ere, ez zegoen telebista bidezko emankizunik. Anekdota bat du Planasek, hasierako sasoi hartan, nazioarteko selekzioarekin jokatzen zuen ordezkatuetako batek, bota batzuk eskatu zizkion eta markek ezetz esan zioten Planasi. Azkenean Planasek berak, babesik lortu ezinda, lotsaren lotsaz eta jokalariari ezer esan gabe, erosi egin zizkion. Denboraz, ostera, kontratu garrantzitsua du jokalari horrek.[1]

Egoera aldatuta dago, 2023an markei zenbakiak eta kanpaina eraginkorrak erakutsi behar zaizkie. Hazkundea globala da. Markek futbolariak ezagutu egiten dituzte eta bilatu egiten dituzte. 2023an, ikusgarritasunari esker, eliteko emakume futbolariak ez dira nobedadea, errealitatea baino.[1]

Ikusgarritasuna aldatu

Planasek enpresa sortu zuenean, ia ikusezina zen produktua (jokalariak). Gero emakumezkoen futbola, ikusleek kontsumitzeko erakustten hasi zirenean, ikusleek ikusi, kontsumitu egin dute, eta errepikatu ere bai. Sare sozialekin batera, egoera gehien aldatu duen faktorea da. Gauza bera gertatu zen gizonezkoen futbolarekin, lehengo gizonezko futbolarien egoerak ez baitu zerikusirik oraingoarekin. Baina emakumeak ezin dira konparatu, 50 urteren aldea baitago.[1]

Duintasuna eta erreferenteak aldatu

Planasen hitzetan, emakume futbolariek ez dituzte gizonezkoen soldatak berdintzeko eskatzen, momentuz gauza bera ez dute sortzen eta. Noraino irits daitezkeen jakiteko aukera berak izatea nahi dute emakume futbolariek. Ezerezetik guztia izatera ezin da egun batetik bestera pasatu, baina emakume profesionalak izatearen ametsean lagundu nahi die. Horretarako soldata duina behar dute, bizitzeko bestekoa. Ordezkatzen dituen emakume futbolari askok 300 € ere ez zuten irabazten eta ez zuten ez materialik ez azpiegiturarik. Lan asko dago egiteko: klubetakin atseden baldintzak, bidaiak edo futbol zelaietako zoruak lesio gutxiago izateko. Harro dago neska gazteentzako erreferenteak sortzen ari delako zelai barruan zein kanpoan. Emakumeen futbolak engantxatu egiten du eta etorkizuna deta uste du Planasek. [1]

Sariak eta aintzatespenak aldatu

  • Forbesek talentu gazteen zerrendan sartu zuen.[1]

Erreferentziak aldatu

Bibliografia osagarria aldatu

Kanpo estekak aldatu

  • Be Universal-en webgunea ((Gaztelaniaz))
  • Unik Sports Management-en webgunea ((Gaztelaniaz))