Tundrako otsoa (Canis lupus albus) Eurasiako tundratik hedatzen den otso azpiespeziea da, batez ere Siberiatik Eskandinaviaraino.

Canis lupus albus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaMammalia
OrdenaCarnivora
FamiliaCanidae
GeneroaCanis
EspezieaCanis lupus
Azpiespeziea Canis lupus albus
(Kerr, 1792)

Azpiespezie handia da, arrak 118-137 zentimetro luze dira, 40-50 kilo pisatuz. Emeak, ordea, 112–136 cm luze dira eta 37-41 kilo artean pisatzen dute.

Europako otsorik handiena gisa kontsideratzen zen, baina, berriki, neurri berdineko eta handiagoak diren beste azpiespezie batzuetako aleak neurtu dira.

5-9 alez osaturiko taldetan antolatzen da eta elur-oreinak, erbiak, azeriak eta abereak ehizatzen ditu elikatzeko.

Erreferentziak aldatu

IUCN-ko mehatxaturiko espezieen zerrenda gorria (Ingelesez)

Kanpo estekak aldatu