Candombe1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Jatorria garai kolonialean bilatu behar da.

Mota Kultura Ondare Immateriala
Erreferentzia 00182
Kokalekua  Uruguai
Eskualdea2 Hego Amerika
Izen ematea 2009 (XXXIII. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Candombe jatorri afrouruguaitarra duen kultur adierazpen bat da. Uruguaiko kulturan paper esanguratsua izan du azken berrehun urteetan. UNESCOk Gizateriaren Kultura Ondare Immaterial aitortuta dago. Argentinan eta Brasilen ere badira Candomberen berezko adierazpenak, kolonia garaitik orain arte garatuak. Candomberen jatorria Afrikatik ekarritako esklabuengan bilatu behar da. Berez, elementu erlijioak, musikalak eta dantzen fusioa da. Zenbait tokitan, oraindik ere, bere izaera erlijiosoa mantentzen du, esaterako Minas Geraisen ikusten den bezala.[1]

Candombe Buenos Airesen.
Candombe Uruguain, 2011n.
Candomberen danborrak Uruguain: repique (ezkerran), piano (erdian) eta chico (eskuinan).

Jatorria aldatu

Kandombea garai kolonialean sortu zen, Montevideoko portuan lehorreratzen ziren afrikar esklaboen adierazpide nagusi gisa, komunikazio, dantza eta erlijio modu gisa.

Candombe hitza lehen aldiz Isidoro de María idazlearen kronika batean agertu zen. Bere jatorria, XVIII. mendearen amaieran dago, Rio de la Platako erregeordetzan, gaur egun Argentina eta Uruguai den lurraldean. Jatorrian, Kongoen erregeen koroatzearen pantomima bezala pentsatua, janzkeran eta zenbait irudi koreografikotan imitatuz, bantu erlijioaren eta katolikoaren elementuak batu zituen. Nahiz eta gaur egungoa Angolaren jatorria izan, handik, XVII eta XVIII. mendeetan, Hego Amerikara eraman zuten Kongo, Anziqua, Nyongo, Luango eta beste erresuma batzuetako esklabo bezala salduak izan ziren pertsonek, nagusiki portugaldarrak ziren esklabo tratularien bitartez. Candombeko kultur eramaile berek kolonizatu zituzten Brasil (batez ere Salvador de Bahia inguruan), Kuba eta Rio de la Plata, Buenos Aires eta Montevideo hiriburuekin. Eskualde hauek jarraitu zituzten prozesu ezberdinek, jatorrizko enbor komuna banatu zuten, distantzian senidetutako erritmo ezberdinak sortuz. Oso garrantzitsua da azpimarratzea hasieratik dantzarien dantzetan ez zutela beren nagusiekiko imitaziorik egiten: festa-egunetako jantziak kulturaren erlijio-egunak ospatzeko erabiltzen zituzten.

Ikertzaile askok uste dute antzinako kandombea, landa milongaren garapenaren bidez, tangoaren sorreran funtsezko osagaia dela. Horrela, milonga, candombe eta tangoak afrikar sustrai beretik zetorren hiruki musikal bat osatuko zuten, baina bilakaera desberdinekin.

Musika tresnak aldatu

Perkusiozko tresnak erabiltzen dira batez ere. Horrela, Uruguaiko candombean gaur egun hiru danbor mota erabiltzen dira: chico, repique eta piano, ozenagotik baxurago ordenatuak.

Beste musika tresnekin nahasten dira: gitarra, piano, e.a.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu