Cafèambllet (euskaraz, kafesnea) 2004ean sortu zen hilabetekari bat da. Hasiera batean, Gironako eskualdean gertatzen ziren ekintza eta berrien inguruan informazioa emateko sortu zen, La Selva eta Maresme eskualdeetan gertatzen zenaren berri ere ematen zuen.

Cafèambllet
MotaAldizkaria, hilabetekaria
Fitxa teknikoa
HizkuntzaKatalana, Espainiera
Argitaratze lekuaGirona
Banaketa
Banatze-eremuaKatalunia
MaiztasunaHilabetero
Historia
Sortzailea̪Albano Dante Fachin
http://cafeambllet.com/

2011ean Kataluniako osasun publikoaren inguruan hainbat ikerketa egiten hasi zen, bertan zegoen ustelkeria aztertzeko, besteak beste. Ikerketa hauen ondorioz, aldizkari hau eskualde jakin batzuetako informazioa ematetik Katalunia guztiko berriak ematen hasi zen, horrela, 2014ean 145.000 ale banatu zituen aldizkariak, Katalunia guztian zehar.

Parte hartzaileak aldatu

Aldizkari honetan, hainbat pertsonek beraien iritzia eman izan dute sarritan, horien artean ditugu, Alba Ferrara, Eduard Panames, Eli Parera, Enric Murgades, Jordi Alum, Josep Duran, Mireia Balliu, Oriol Junqueres, Pau Vidal eta aldizkariaren zuzendaria, Albano Dante Fachin.

Ikus, gainera aldatu

Albano Dante Fachin

Katalunia

Aldizkaria

Kanpo estekak aldatu

Cafèamblleten webgune ofiziala