Ireki menu nagusia

Albano Dante Fachin Pozzi (Bahía Blanca, Argentina, 1976ko apirilaren 22a) argentinar politikari eta ustelkeriaren aurkako aktibista bat da. Kataluniako prozesu konstituziogilearen eta Ahal Duguren kidea da. 2015etik CSQEP (Catalunya Si Que Es Pot) alderdiaren diputatua eta bozeramaile ordea da Kataluniako Parlamentuan. M-15 mugimenduaren aktibista garrantzitsu bat da.

Albano Dante Fachin
Albano Dante Fachin 2014 (cropped).jpg
Kataluniako Parlamentuko diputatua

2015-10-26 - 2017-10-28
Barrutia: Bartzelona
Hautaketa: 2015eko Kataluniako Parlamentuko hauteskundeak
General secretary of Podem Catalunya Itzuli

urria 2015 - 2017-11-06
Gemma Ubasart Itzuli - Xavier Domènech Sampere
Bizitza
Izen osoa Albano Dante Fachin Pozzi
Jaiotza Bahía Blanca1976ko apirilaren  22a (43 urte)
Herrialdea  Argentina
 Espainia
Familia
Bikotea(k) Marta Sibina Itzuli
Hezkuntza
Heziketa Bartzelonako Unibertsitatea : English Studies Itzuli
Hizkuntzak gaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerak kazetaria, politikaria eta ekintzaile soziala
Kidetza Advisory Council for the promotion of a Civic and Social Forum for the Constituent Debate Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Som Alternativa Itzuli
Podemos
Procés Constituent Itzuli

BiografiaAldatu

Argentinako, Buenos Aires probintziako Bahía Blanca hirian jaio zen 1976ko apirilaren 22an. 1992ko apirilaren 4ean, 16 urte zituela, bera eta bere familia guztia Kataluniara joan ziren. Albanok, Sa Palomera de Blanes BHIn ikasi zuen hasieran, eta ondoren, Bartzelonako unibertsitatean filologia ingelesa ikasten hasi zen, Cafèambllet (Kafea esnearekin) proiektua sortzen hasi zen arte, Maria Sibinarekin batera. 2004 urtean, Cafè amb llet aldizkaria sortu eta argitaratzen hasi ziren, bera eta Maria Silbina, hilabetero. 2013an "Artur Mas: ¿dónde está mi dinero?" liburua argitaratu zuen, azken urteetan ustelkeria eta politikaren inguruan egin zituen ikerketen emaitza gisa.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu