Caeleb Dressel

igerilari estatubatuarra

Caeleb Remel Dressel (Green Cove Springs, Florida (AEB) 1996ko abuztuaren 16a) igerian aritzen den kirolari estatubatuarra da.

Caeleb Dressel
Caeleb Dressel before winning 100 fly (42769914221).jpg
Bizitza
JaiotzaGreen Cove Springs (Florida)1996ko abuztuaren 16a (25 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaBolles School (en) Itzuli
Clay High School (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakigerilaria
Pisua88 kilogramo
Altuera1,91 metro

IMDB: nm8581548 Facebook: caeleb.dressel Twitter: caelebdressel Instagram: caelebdressel Youtube: UC0z4-iSjSOvfX8JvSyO_19Q Olympic.org: caeleb-dressel Edit the value on Wikidata

Olinpiar JokoakAldatu

2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, Rio 2016an (Rio de Janeiro), bi domina eskuratu zituen:
4x100 errelebo librean, urrezkoa eskuratu zuen AEBko taldearekin, 3.09,92ko denboraz, Frantziako (zilarrezkoa, 3.10,53koaz) eta Australiako (brontzezkoa, 3.11,37ko denboraz) taldeen aurretik. Taldea hauek osatu zuten: Anthony Ervin, Michael Phelps, Nathan Adrian, Jimmy Feigen, Blake Pieroni, Caeleb Dressel eta Ryan Held-ek.
4x100 lau-estiloko erreleboan, urrezkoa eskuratu zuen AEBko taldearekin, 3.27,95eko denboraz, Erresuma Batuko (zilarrezkoa, 3.29,24koaz) eta Australiako (brontzezkoa, 3.29,93ko denboraz) taldeen aurretik. Taldea hauek osatu zuten: Cody Miller, Michael Phelps, Nathan Adrian, David Plummer, Kevin Cordea, Caeleb Dressel, Ryan Murphy eta Tom Shields-ek.

2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), bost domina lortu zituen:
50 m estilo librean, urrezko domina lortu, eta Olinpiar errekorra (OE) hautsi zuen 21,07ko denborarekin, Florent Manaudou frantziarraren (zilarrezkoa, 21,55koarekin) eta Bruno Fratus brasildarraren (brontzezkoa, 21,57koarekin) aurretik sailkatuz.
100 m estilo librean, urrezko domina lortu, eta Olinpiar errekorra (OE) hautsi zuen 47,02ko denborarekin, Kyle Chalmers australiarraren (zilarrezkoa, 47,08koarekin) eta Kliment Kolesnikov errusiarraren (brontzezkoa, 47,44koarekin) aurretik sailkatuz .
4x100 errelebo librean, urrezkoa eskuratu zuen AEBko taldearekin, 3.08,97ko denboraz, Italiako (zilarrezkoa, 3.10,11koaz) eta Australiako (brontzezkoa, 3.10,22ko denboraz) taldeen aurretik. Taldea hauek osatu zuten: Blake Pieroni , Bowe Becker, Zach Apple, Brooks Curry eta Caeleb Dressel-ek.
100 m tximeleta estiloan, urrezkoa irabazi, eta Munduko errekorra (ME) lortu zuen 49,45eko denborarekin, Kristóf Milák hungariarraren (zilarrezkoa 49,68koarekin) eta Noè Ponti suitzarraren (brontzezkoa 50,74koarekin) aurretik sailkatuz.
4x100 lau-estiloko erreleboan ere, urrezkoa eskuratu zuen AEBko taldeak, baita Munduko errekorra (ME) gainditu ere, 3.26,78 denboraz; honako hauek izan ziren taldekide: Ryan Murphy, Michael Andrew, Caeleb Dressel, Zach Apple, Hunter Armstrong, Andrew Wilson (igerilaria), Tom Shields eta Blake Pieroni.[1][2]

Udako Olinpiar Jokoetako emaitzakAldatu

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2016 Rio de Janeiro
  Brasil
  4x100 errelebo librea,
gizonezkoa[3]
2016 Rio de Janeiro
  Brasil
  4x100 lau-estiloko erreleboa,
gizonezkoa[4]
2020 Tokio
  Japonia
  50 m estilo librea, OE
gizonezkoa[5]
2020 Tokio
  Japonia
  100 m estilo librea, OE
gizonezkoa[6]
2020 Tokio
  Japonia
  4x100 errelebo librea,
gizonezkoa[7]
2020 Tokio
  Japonia
  100 m tximeleta estiloa, ME
gizonezkoa[8]
2020 Tokio
  Japonia
  4x100 lau-estiloko erreleboa, ME
gizonezkoa[9]

Gainerako emaitzakAldatu

Hamahiru urrezko domina ditu munduko txapelketetan.

ErreferentziakAldatu

  1. «Caeleb Remel Dressel» olympedia.org 2021-10-07an begiratua. (Ingelesez)
  2. "Caeleb Remel Dressel" Olympics.com 2021-10-18an begiratua
  3. Igeriketa, 4x100 errelebo librea, emaitzak 2016 olympedia.org (Ingelesez)
  4. Igeriketa,4x100 lau-estiloko erreleboa, emaitzak 2016 olympedia.org (Ingelesez)
  5. Igeriketa, 50 m estilo librea, emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)
  6. Igeriketa, 100 m estilo librea, emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)
  7. Igeriketa, 4x100 errelebo librea, emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)
  8. Igeriketa, 100 m tximeleta estiloa, emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)
  9. Igeriketa, 4x100 lau-estiloko erreleboa, emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)

Kanpo estekakAldatu