Kyle Chalmers
Kyle Chalmers (Port Lincoln (Australia) 1998ko ekainaren 25a) tximeleta eta estilo libreko modalitateetan espezializatutako igerilari australiarra da.
Kyle Chalmers | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Kyle Brett Chalmers |
Jaiotza | Port Lincoln (en) , 1998ko ekainaren 25a (26 urte) |
Herrialdea | Australia |
Familia | |
Aita | Brett Chalmers |
Jarduerak | |
Jarduerak | igerilaria |
Parte-hartzailea
| |
Pisua | 90 kilogramo |
Altuera | 1,93 metro |
Jasotako sariak | |
Olinpiar Jokoak
aldatu2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, Rio 2016an (Rio de Janeiro), hiru domina eskuratu zituen:
100 m estilo librean urrezkoa 47,58ko denborarekin Pieter Timmers belgikarra (zilarrezkoa, 47,80koarekin) eta Nathan Adrian estatubatuarra (brontzezkoa, 47,85koarekin)) garaituz.[1]
4x100 m estilo librean, brontzezkoa eskuratu zuen Australiako taldea ordezkatzen, 3.11,37ko denborarekin, AEBko taldearen (urrezkoa, 3.09,92ko denborarekin) eta Frantziakoaren (zilarrezkoa, 3.10,53koarekin) atzetik sailkatuz. Hauek osatu zuten Australiako taldea: James Magnussen, James Roberts, Cameron McEvoy, Kyle Chalmers eta Matt Abood-ek.
4x100 m lau-estilo erreleboan, berriro, brontzezkoa eskuratu zuen Australiako taldea ordezkatzen, 3.29,93ko denborarekin, AEBko taldearen (urrezkoa, 3.27,95ko denborarekin) eta Erresuma Batukoaren (zilarrezkoa, 3.29,24koarekin) atzetik sailkatuz. Hauek osatu zuten Australiako taldea: Mitch Larkin, David Morgan, Cameron McEvoy, Kyle Chalmers eta Jake Packard-ek.
2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), hiru domina eskuratu zituen berriro
100 m estilo librean zilarrezkoa 47,08ko denborarekin, Caeleb Dressel estatubatuarraren atzetik (urrezkoa, 47,02koarekin) eta Kliment Kolesnikov errusiarraren (brontzezkoa, 47,44koarekin) aurretik sailkatuz.
4x100 m estilo librean, brontzezkoa eskuratu zuen Australiako taldea ordezkatzen, 3.10,22ko denborarekin, AEBko taldearen (urrezkoa, 3.08,97ko denborarekin) eta Italiakoaren (zilarrezkoa, 3.10,11koarekin) atzetik sailkatuz. Hauek osatu zuten Australiako taldea: Matthew Temple, Zac Incerti, Cameron McEvoy, Kyle Chalmers eta Alexander Graham-ek.
4x200 m estilo librean, berriro, brontzezkoa eskuratu zuen Australiako taldea ordezkatzen, 7.01,84ko denborarekin, Erresuma Batuko taldearen (urrezkoa, 6.58,58ko denborarekin) eta ROC taldearen (zilarrezkoa, 7.01,81koarekin) atzetik sailkatuz. Hauek osatu zuten Australiako taldea: Thomas Neill, Zac Incerti, Mack Horton, Kyle Chalmers, Elijah Winnington eta Alexander Graham-ek.[2][3]
2024ko Udako Olinpiar Jokoetan, Parisen, hiru domina irabazi zituen, zilarrezko bat eta brontzezko bi.
Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak
aldatuUdako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2016 | Rio de Janeiro Brasil |
100 m estilo librea, gizonezkoa[4] | |
2016 | Rio de Janeiro Brasil |
4x100 m estilo libreko erreleboa, gizonezkoa[5] | |
2016 | Rio de Janeiro Brasil |
4x100 m lau-estiloko erreleboa, gizonezkoa[6] | |
2020 | Tokio Japonia |
100 m estilo librea, gizonezkoa[7] | |
2020 | Tokio Japonia |
4x100 m estilo libreko erreleboa, gizonezkoa[8] | |
2020 | Tokio Japonia |
4x200 m estilo libreko erreleboa, gizonezkoa[9] | |
2024 | Paris ( Frantzia) | 100 m librea | |
2024 | Paris ( Frantzia) | 4x100 m librea | |
2024 | Paris ( Frantzia) | 4x100 m medley mistoa |
Erreferentziak
aldatu- ↑ El nuevo rey de los 100 libres tiene 18 años. .
- ↑ «Kyle Chalmers» olympedia.org 2021-10-26an begiratua. (Ingelesez)
- ↑ "Kyle Chalmers" Olympics.com 2021-10-26an begiratua
- ↑ Igeriketa, 100 m estilo librea, emaitzak 2016 olympedia.org (Ingelesez)
- ↑ Igeriketa, 4x100 m estilo libreko erreleboa, emaitzak 2016 olympedia.org (Ingelesez)
- ↑ Igeriketa, 4x100 m lau-estiloko erreleboa, emaitzak 2016 olympedia.org (Ingelesez)
- ↑ Igeriketa, 100 m estilo librea, emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)
- ↑ Igeriketa, 4x100 m estilo libreko erreleboa, emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)
- ↑ Igeriketa, 4x200 m estilo libreko erreleboa, emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)