Burna-Buriash II.a Babiloniako kasitar dinastiako errege bat izan zen, K.a. XIV. mendean gobernatu zuena.

Burna-Buriash II.a

Babiloniako errege

K.a. 1359 - K.a. 1333
Kadashman-Enlil I.a - Kurigalzu II.a
Bizitza
JaiotzaK.a. XIV. mendea
HerrialdeaBabilonia
HeriotzaK.a. XIV. mendea ( urte)
Familia
AitaKurigalzu I.a
Ezkontidea(k)Muballiṭat-Šērūa (en) Itzuli
Seme-alabak
Jarduerak

Kadashman-Enlil I.aren seme eta oinordekoa, bere aurrekoek Egiptorekin izan zituzten harreman onak jarraitu zituen. Faraoiengandik jasotako urreari esker, Babilonian lehen aldiz, metal hau erabili zen ordaintze modu gisa, zilarra, eztainua eta brontzearekin batera. Bere gutunek, Amenofis III.a, Akenaton eta Tutankamon hartzen dituzte. Gutunetako batean, asiriarrak mendekotzat hartzen ditu, baina ez dago garbi hala ote zen, ala Asiria, oraindik, Mitanniren eraginpean ote zegoen.

"Osotasunaren erregea" titulua hartu zuen, bere aita eta bere aitonak bezala. Muballitat-Sherva printzesa asiriarrarekin ezkondu zen, eta honekin, bere seme eta oinordeko izan zen Kharakardash izan zuen.


Aurrekoa
Kadashman-Enlil I.a
Babiloniako erregea
K.a. 1359-K.a. 1333
Ondorengoa
Kharakardash