Burgosko eper txakur
Burgosko eper-txakurra Espainiako txakur arraza autoktonoa da. Jatorriz Gaztelakoa da, batez ere Burgos probintziakoa. Arraza hau ehizarako erabiltzen da, eta ezaugarri bereziak ditu ehiza xeherako, eper txakurra izanik. Txakur erakusle edo markatzailea da, pointer esaten zaien horietakoa, NFZren 7. sailekoa.[1]
Burgosko eper txakur | |
---|---|
Txakur arraza | |
Espeziea | Canis lupus familiaris |
Altuera | arra: 62 cm gutxienekoa arra: 67 cm gehienez emea: 59 cm gutxienekoa emea: 64 cm gehienez |
Katalogo kodea | 090 |
Burgosko eper-txakurra klase pribilegiatuei lotua sortu zen; izan ere, orduan, herri arruntak ehiza-jarduera mugatuta zuen. Ezaguna da Rafael Mengsek 1765ean Karlos printze borboiaren ehizako erretratua, non halako txakur batekin ageri den[2]. Margoan bertan adierazten den bezala, ekonomikoki aberatsak diren klaseekin, aristokraziarekin eta kleroarekin lotu behar da.
Erreferentziak
aldatu- ↑ «PERDIGUERO DE BURGOS» www.fci.be (Noiz kontsultatua: 2022-10-29).
- ↑ «Carlos III, cazador - Colección - Museo Nacional del Prado» www.museodelprado.es (Noiz kontsultatua: 2022-10-29).