Bullitt
Bullitt, 1968ko Peter Yates estatubatuar zinema zuzendariaren filma bat da. Robert L. Fish idazlearen Mute Witness (Lekukotasun Mutua) eleberrian oinarritua dago. Steve McQueen, Robert Vaughn, Jacqueline Bisset, Don Gordon eta Simon Oakland aktoreek antzeztu zuten.
Bullitt | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1968 |
Izenburua | Bullitt |
Mugimendua | New Hollywooda |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | krimenezko filma, crime thriller (en) ![]() |
Iraupena | 113 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Honen parte da | National Film Registry (en) ![]() |
Grabazio lekua(k) | San Frantzisko |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Peter Yates |
Gidoigilea(k) | Alan Trustman (en) ![]() Harry Kleiner |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Philip D'Antoni (en) ![]() |
Konpainia ekoizlea | Solar Productions (en) ![]() |
Edizioa | Frank P. Keller (en) ![]() |
Ekoizpen-diseinatzailea | Albert Brenner (en) ![]() |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Lalo Schifrin |
Argazki-zuzendaria | William A. Fraker |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | San Frantzisko |
Historia | |
Jasotako sariak | |
Nominazioak | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Muntatze onenaren Oscar Saria irabazi zuen. Ameriketako Estatu Batuetako Kongresuaren Liburutegian erregistratua edo gordea dago.
Bestalde, zalantzarik gabe, filma honetako eszenarik ospetsuena San Frantzisko (Kalifornia) hirian barna Bullit protagonistak Ford Mustang GT-390 orlegi ilun koloreko auto batean bi hiltzaileak doazen Dodge Charger R/T kolore beltzeko autoa jarraitzen biek egiten duten auto lasterketa da.
Argumentua Aldatu
AEB, San Frantzisko hiria. Frank Bullitt (Steve McQueen) polizia tenienteak bere nagusiengandik ohikoa dirudien kasu batetaz arduratzea agindu diote: Walter Chalmers (Robert Vaughn) senatari harroputzak Senatuko Batzordearen babespean dagoen eta mafiaren aurkako lekukotasuna ematera doan Eddy (Justin Tarr) informatzailea zaintzeko ardura emango dio. Lekukoa babesteko, Bullitek bere konfidantzazko gizonen laguntza izango du: Don Delgetti (Don Gordon) sarjentu beteranoa eta Carl Stanton (Carl Reindel) inspektore gaztea. Honela, lekukoa ezkutuko apartamentu batean gorde eta hiruek txandaka zainduko dute.
Baina gaua amaitu aurretik, bi ezezagunek apartamentura sartu, informatzailea hil eta Stanton inspektorea larri zaurituko dute. Hortaz, Bullittek bi erasotzaileak nola bertaratu diren jakin eta bere ardurapeko kasu honen ezkutuko arrazoi politikoak argitzen saiatuko da. Bullittek bere bizia eta Cathy (Jacqueline Bisset) neskalagunarena arriskuan jarriz, bere integritate eta profesionaltasuna kasua konpontzen erakutsi beharko ditu.
Aktoreak Aldatu
- Steve McQueen: Frank Bullitt
- Robert Vaughn: Walter Chalmers
- Jacqueline Bisset: Cathy
- Don Gordon: Delgetti
- Simon Oakland: Sam Bennett kapitaina
- Norman Fell: Baker kapitaina
- Robert Duvall: Weissberg (taxi gidaria)
- Georg Stanford Brown: Willard medikua
- Justin Tarr: Eddy
- Carl Reindel: Carl Stanton
- Felice Orlandi: Albert Renick
- Vic Tayback: Pete Ross
- Robert Lipton: 1. laguntzailea
- Ed Peck: Westcott
- Pat Renella: Johnny Ross
- Paul Genge: Mike
- John Aprea: Hiltzailea
- Al Checco: Desk Clerk
- Bill Hickman: Phil
Kanpo estekak Aldatu
- Bullit filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)