Bulldog edota ingeles bulldoga (ingelesez: English Bulldog) Britainia Handian jatorria duen txakur arraza bat da. Hasiera batean XVII. mendean apustuetan erabilia izan zen, hala ere 1835. urtetik aurrera Erresuma Batuan txakur-borrokak debekatua izan ziren. Gaur egun Ingalaterrako ikurretako bat da.

Bulldog
Txakur arraza
EspezieaCanis lupus familiaris
Jatorria Ingalaterra
Masaarra: 25 kg
emea: 23 kg
Kumaldiaren tamaina5,4
Katalogo kodea149

Izena Ingalaterran harakinen txakurra izatetik datorkio, alegia, hauek txakurra zezenak xaxatu eta korrika eginarazteko erabiltzen zuten, antzina horrek zezenen haragia samurtu egiten zuelako sineskera baitzegoen. Antzinako bulldog txakurra gaur egungo bulldog pottokoa baina arinagoa zen, gaur egungo boxer txakurraren antzekoa, erabateko kirol txakurra zen. Antzinako bulldog txakurra beste arraza batzuk sortzeko erabilia izan zen, tartean bullmastiff, boxer, bull terrier eta beagle.

Bulldoga bere gainontzeko gorputzarekin alderatuz gero sorbalda zabalak eta buru handia izateagatik nabarmentzen den arraza da. Bere bekokiko azalak zimur handiak izan ohi ditu, eta muturra ere zimurtua du eta bere begiak beltzak, handiak eta biribil.biribilak dira, guzti horrek maiz izaera haserrekorra izatearen itxura ematen diote.

Bere buru-hezur egituraren ondorioz beroaldiak eta arnasa arazoak pairatzeko joera duen txakurra da, eta gehiegizko pisua izateak ere bihotz arazoak ekar lekizkioke.

Kanpo estekak aldatu