Bull Terrier

Bull terrier» orritik birbideratua)

Bull terrierra terrieren familiako txakur-arraza bat da. Beraien buruaren egitura singularrarengatik eta hiruki formako begi txikiengatik ezagunak dira. Bere izaera dibertigarria, gogotsua eta barregarria bezala deskribatuta dago. Txakur arraza hau hainbat filma komiko, liburu eta publizitate saiotan agertu da. Izena nahasgarri izan liteke, baina arraza hau ez dago zuzenki erlazionatuta Amerikar Pit Bull Terrier-arekin - arraza honek ez du terrier familiaren erlaziorik - Hala ere, bi arrazak jatorri bera dute. Miniaturazko Bull Terrier-aren estandarrak antz handia du Bull Terrier-arekin, salbu gurutzearen altxaldiaren erlatibotasunean, non eta 35,5 zentimetro ezin baititu gainditu. Pisuan ez dago limiterik, beti ere aleak harmonia mantentzen badu. Nazioarteko Federazio Zinologikoaren arabera, bull terrier-en bi mota desberdinek arraza bakar bat osatzen dute, baina banaka epaituak izaten dira eta ez elkartzeko aholkatzen da.

Bull Terrier
Txakur arraza
EspezieaCanis lupus familiaris
Jatorria Ingalaterra
Altuera
21 in gutxienekoa
: 22 in gehienez
Kumaldiaren tamaina5,5
Katalogo kodea011

Historia aldatu

Bull terrierraren jatorria James Hinksekin erlazionatu daiteke, zeinek eta esperimentazioak egiten hainbat urte eman ondoren, 1850ean arraza aurkeztu zuen. Hinks hainbat urte eman zituen Ingeles White Terrierra, bull eta terrier arrazako txakurrekin gurutzatzen, borrokatzeaz aparte, maitekorra zen txakur bat lortzen saiatuz. Handik denbora batera, eta segur asko Espainiar Pointerraren gurutzaketarekin, borrokalari eder eta indartsu bat lortu zen. Bull Terrier-aren arima borrokalaria heriotzara arte, borroka pistan sekulako txapelduna bihurtu zuen.

James Hinks arrazaren aita da, Irlandako eskualde pobreenetariko bateko herri batean jaio zen 1829an Mullingar deitua [1]. 1854ean, Hinks merkataritzan hasi zen. Bere bulldog-arekin txakurren hazkuntzan hasi zen eta bere posizio soziala eta bere familiarako erosotasunak hobetu ziren.

Ezaugarriak aldatu

Itxura aldatu

Txakur sendo bat da, gihartsu eta ile motzarekin. Onartutako koloreak txuria (Buruan soilik orbanak baimentzen dira, gorputzaren edozein aldetan orbanak baditu, txakur-erakusketa batekin zigortuak izango dira). Beltza, hiru-kolorea, gorria eta horia onartuta ez dauden koloreak dira. Ez dira kontuan edukitzen larruazalean dauden pigmentazio markak, beti ere ilea inbolukratzen ez badute. Urdin eta gibel koloreak zitalak dira oso.

Ezaugarri tipikoak bere buruaren itxura obalatua da, non eta profilaz beruntz kurbatzen da buruezurraren gaineko aldetik muturraren muturra arte.

Pisuari eta altuerari erreparatuz, ez dago inolako mugarik, baina ereduzkoa sendotasun gehiena adierazi behar du ezaugarri bereizgarriei eta sexuari erreparatuz, baina 35 kg-ak lortu ditzake.

Tenperamentua aldatu

Arraza honen estandarra « Izaera orekatua izanagatik, aginduak betetzen ikasi behar du. Burugogorra izan arren, pertsonekin atsegina izan behar da. Zehazte eta adimen handiko adierazpena du eta ausardiaz betetako txakur bat da baina denbora berean maitekorra» bezala deskribatzen du. Baita ere ausartak, oldarkorrak, leialak eta gogotsuak bezala deskribatuak izan dira.

Bere indar fisikoa, bere adimenarekin konparatu daiteke, eta bere burua bere gorputza bezala aktibo egon behar da. Korrika eta kirola egiteko denbora behar dute. Hasiberrientzako ez dira aholkatuak izaten, denbora asko behar dutelako apropos hezitzeko. Familiarekin egotea gustoko dute, beraz, ez da ideia hona bakarrik ustea, etsialdi edo estres egoeran erortzen badirelako bere masailezurraren poderioaren ondorioz, etxean kalte handiak sortu ditzakete. Konpainiazko txakur aparta da.

Izugarrizko indarra du, beraz, ez da komeni 8 urte baino gutxiago duten umeekin bakarrik ustea. Jolasten, saltoka ... hasten badira, bere gihar masa dela eta, intentziorik gabe umeak mina hartu dezake eta honi aurre egiteko, txikitatik, txakurrari argi utzi behar zaio zeintzuk diren mugak txakurraren eta umearen artean.

Txakur hauen testosterona maila altuak, osasunean ez dute kalterik baina bai bizikidetasunean, bere agresibitatea handitu daitekelako bere "lur-eremua" defendatzerakoan. Umetzeko ideiarik ez badago, hoberena arra zikiratzea izango zen.

Zainketa aldatu

Ilea mantentzeko erraza da, horren ondorioz, egunero orrazketa sinple batekin ilea kondizio ia perfektuetan eduki dezake. Bere elikadurari olioa sartzea ere lagundu dezake. Beharrezkoa dute kirol asko egitea, txikia denean gehiegi trebatu gabe, gihar arazoak izatea eta altuera maximoa ez lortzea ondorioztatu dezake. Gainera, arraza honek tripazain osepa du eta janariaren eta kirolaren arteko oreka bat eduki behar da. Zekulako txakur zaindariak dira eta entzumena oso garatua dute.

Lehen esan dudan bezala, kirola txakur arraza onetarako ezinbestekoa denez, beste arrazak baino kirol gehiago egin behar dute energia guztia erretzeko. Gauzak oso erraz ikasi arren, erraztasun berarekin arreta galtzen dute, beraz, beste txakurrek baino denbora gehiago behar dute askotan gauzak ikasteko. Ohiko irakaskuntza oso zaila egiten da txakur hauekin, eta normalean ez dute ondorio honik ekartzen. Hala ere, irakaskuntza positiboaren metodoak ondorio hobeagoak ematen ditu lehen aipatutakoak baino

Osasuna aldatu

Erresuma Batuan egindako inkesta baten arabera, txakur honen batezbesteko bizi-itxaropena 10 urteetan jartzen du eta batezbestekoa 9 urteetan. Txakurkume guztiak berrikusiak izan behar dira gortasuna ez dutela ziurtatzeko, kolore txuriko %20ko eta kolore askotako %1,3ko txakurkumeek gorrak jaiotzen direlako. Horretaz aparte, Bullterrier askok azalean alergiak garatzeko joera dute.

Intsektuengatik egindako hainbat ziztada, gehienbat arkakuso eta eltxoena, oso arriskutsuak izan daitezke eta erreakzio bortitz bat eragin dezakete, urtikariazko alergia bat edo dermatitis akutua besteak beste.

Horain aipatu ditudan arazoetaz aparte, txakurraren osasuna kaltetuta atera daiteke jarrera konpultsiboen ondorioz, adibide argiena txakurrak buztanari oska egiten saiatzen denean, non eta automutilaziora eraman diezaioke.

Kanpo estekak aldatu

  1. Ria Horterren artikukluan oinarrituta, Masterminds.Ricardo Echeverryrengatik gaztelerara itzulia eta adaptatuta, Astrobull Bull Terriers.