Bulgaria-Bizantzio gerrak

Bulgaria-Bizantzio gerrak bizantziar eta bulgariarren arteko gatazka armatu batzuk izan ziren. Borrokak Asia Txikiko protobulgariar talde bat Balkanetako penintsulan kokatu zirenean hasi ziren, V. mendean, eta, 680. urtearen ondoren, hego-ekialderantz zabaltzen hasi zen, Asparukh khan buru zela. Hurrengo mendean zehar, bulgariarrek eta bizantziarrek borrokan jarraitu zuten, Krum buru zuten bulgariarrek bizantziarrak garaitzea lortu zuten arte. 814an, Krum hil ondoren, bere seme Omurtagek hogeita hamar urte iraun zuen bakea sinatu zuen Bizantziorekin. 893an, gerra biziaren beste fase batean, Simeon I.ak, Bulgariako tsarrak, berriro garaitu zituen bizantziarrak Ekialdeko Europan inperio handi bat eraikitzeko saiakeran, baina azkenean porrot egin zuen.

Bulgaria-Bizantzio gerrak
Irudia
Motagatazka
Denbora-tarte680 - 1355 (egutegi gregorianoa)
Data1355
KokalekuBalkanak
Parte-hartzaileak

971n, Joan I.a Tzimiskes bizantziar enperadoreak, Bulgariako Inperioaren zatirik handiena menderatzea lortu zuen Boris II.a garaitu eta Preslav hiriburua konkistatu ostean. Basilio II.ak 1018an amaitu zuen Bulgariaren konkista, Klidio-ko guduan irabazi ostean. Hurrengo hamarkadetan, bizantziar boterearen aurkako matxinada ugari izan ziren, baina, 1185. urtean, Teodoro Pedrok eta Ivan Asen I.ak Konstantinoplako uztarria astintzea lortu zuten, Bizantziar Inperioko dinastiko gatazkak aprobetxatuz.

1204an, gurutzatuen Konstantinoplaren konkistaren ondoren, Kalojan Bulgariako enperadorea lagunarteko harremanak ezartzen saiatu zen sortu berria zen Inperio Latinoarekin, baina gurutzatuek uko egin zioten hurbilketari. Jasandako arbuioaren aurrean, Kalojan Nizeako Inperioarekin aliatu zen (Konstantinopla erori ondoren sortutako bizantziar estatuetako batekin) gurutzatuen boterearen aurka. Inperio Latindarraren erorketaren ostean, bizantziarrek (bulgariarrek bizi zuten gerra zibila aprobetxatuz) Traziako zatiak konkistatu zituzten, nahiz eta handik gutxira Teodoro Svetoslav enperadoreak berreskuratu zituen. Bulgaria-Bizantzio harremanak ezegonkorrak izan ziren otomandarren botere berriak 1422an Bulgariako Inperioa eta 1453an Bizantziar Inperioa suntsitu zituen arte.

Bulgaria eta Bizantzioren erorketa aldatu

1422an, Bulgaria turkiar otomandarrek konkistatu zuten, eta Konstantinopla haien esku geratu zen 1453an. Hortik aurrera, bi estatuak Otomandar Inperioaren parte bihurtu ziren Bulgaria eta Bizantziar Inperioaren arteko liskar sorta luzeari amaiera emanez.

Erreferentziak aldatu

Bibliografia aldatu

  • Fine, John V. A., Jr.. (1983). The Early Medieval Balkans. .
  • Balkans : A history of Bulgaria, Serbia, Greece, Rumania, Turkey / by Nevill Forbes ... [et al.]. 1915.
  • Bulgarian historical review (2005), United Center for Research and Training in History, Published by Pub. House of the Bulgarian Academy of Sciences, v.33:no.1-4.
  • Gjuzelev, V.. (1988). Medieval Bulgaria, Byzantine Empire, Black Sea, Venice, Genoa (Centre culturel du monde byzantin). Verlag Baier.
  • History of Bulgaria / Hristo Hristov ; [translated from the Bulgarian, Stefan Kostov ; editor, Dimiter Markovski]. Khristov, Khristo Angelov,. c1985.
  • History of Bulgaria, 1393-1885 / [by] Mercia MacDermott. MacDermott, Mercia, 1927- [1962].
  • Concise history of Bulgaria / R.J. Crampton. Crampton, R. J. 1997.
  • Short history of Bulgaria / [by] D. Kossev, H. Hristov [and] D. Angelov ; [Translated by Marguerite Alexieva and Nicolai Koledarov ; illustrated by Ivan Bogdanov [and] Vladislav Paskalev]. Kossev, D. 1963.
  • Short history of Bulgaria / Nikolai Todorov ; [L. Dimitrova, translator]. Todorov, Nikolai, 1921- 1975.
  • 12 Myths in Bulgarian History/ [by] Bozhidar Dimitrov; Published by "KOM Foundation," Sofia, 2005.
  • The 7th Ancient Civilizations in Bulgaria [The Golden Prehistoric Civilization, Civilization of Thracians and Macedonians, Hellenistic Civilization, Roman [Empire] Civilization, Byzantine [Empire] Civilization, Bulgarian Civilization, Islamic Civilization] [by] Bozhidar Dimitrov; Published by "KOM Foundation," Sofia, 2005 (108 p.)
  • Jordan Andreev, Ivan Lazarov, Plamen Pavlov, Koj koj e v srednovekovna Bălgarija, Sofia 1999.
  • John Skylitzes II, 455, 13
  • Helene Ahrweiler, Les Europeens, pp.150, Herman (Paris), 2000.
  • Woodhouse 1986, 109; Sp. Lambros, Argyropouleia, Athens 1910, 7,29
  • Edward Gibbon, Decline and Fall of the Roman Empire, chapter 53.

Kanpo estekak aldatu