Buletina edo berripapera txosten inprimatu edo elektroniko bat da, enpresa edo erakunde baten jardueren berri ematen duena, eta bertako kideei, bezeroei, langileei edo beste harpidedun batzuei bidaltzen zaie. Oro har, informazio-buletinek hartzaileentzat interesgarria den gai nagusi bat dute. Buletina edo berripapera literatura gristzat har daiteke.

Armada karlistak argitaraturiko buletin baten lehen orrialdea. 1875.
Alaskako Hezkuntza Sailak argitaraturiko buletin baten azala. 1936.

Buletin motak aldatu

Buletin klasikoak paperezko inprimakiak izan dira eta dira. Internetaren hedapenarekin batera, buletin elektronikoak posta elektronikoaren bidez banatzen dira, ede Internetaren bidez posta elektronikoa ez den beste aplikazio batzuen bidez, eta batzuk spamtzat har daitezke, publizitatea baliabide elektronikoz bidaltzen bada eskatu gabe.[1]

 
Erresuma Batuko Wikimediako kideen artean bide elektronikoen bidez banatzen den barne-buletinaren logoa.

Buletina da aldizka argitaratzeko modurik ohikoena. Erakunde batzuek ere buletin ofizialak argitaratzen dituzte. Informazio-buletinen gehiengo bat inguru langile eta boluntarioentzako barne-argitalpenak izan ohi dira (ezkerrean adibide bat); buletinen heren bat edo, berriz, defentsa-taldeei edo interes berezikoei zuzendutako kanpo-argitalpenak dira (eskuinean adibide pare bat).

Erreferentziak aldatu

Ikus gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu