Builliard sare, sareki edo sare zola gorria (Cortinarius bulliardi) Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria, toxikoa den susmoa dago.

Builliard sarea
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCortinariaceae
GeneroaCortinarius
Espeziea Cortinarius bulliardii
Fr., 1838

Deskribapena aldatu

Kapela: 3 eta 7 cm bitarteko diametrokoa, hasieran ganbila titi puntazorrotzarekin, gero kapela eta titia zabaldu egiten dira. Marroi-gorrixka kolorekoa da, higrofanoa denez, hezetasunarekin ilundu egiten da eta lehortearekin argitu, ertzak beti argiago mantenduz.

Orriak: Eskotatu-itsatsiak, zabalak, biolazeo kolorekoak edo gorrixkak hasieran, eta, ondoren, marroi gorrixkak edo kanela kolorekoaK, ertz zurbilagoarekin.

Orri eskotatuak: Oinera Iritsi baino lehentxeago eskote txiki bat duten orriak.

Hanka: Zilindrikoa, oinarri lodiagoarekin, kolore gorri-laranjatua edo bermiloia behealdean eta zurixka goialdean. Batzuetan, oinaren kolore gorri bereizgarria galdu egiten du.

Haragia: Itxia, zurixka lila kolorekoa edo zurixka arrosa, oro har, eta gorria erraboilean. Ez du ez usain eta ez zapore nabarmenik.[2]

Etimologia: Cortinarius hitza, gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta. Bulliardi epitetoa, Pierre Bulliardi mikologo frantsesaren omenez da.

Jangarritasuna aldatu

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Ezaugarri morfologikoengatik nahastezina den espeziea.[4]

Sasoia eta lekua aldatu

Uda bukaeran eta udazkenean, hostozabalen baso hezeetan. Batez ere, pagadi eta artadietan.[5]

Banaketa eremua aldatu

Europa.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 233 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 374 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 191 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. Jose Luis Añanos Echo Editorial Pirineo, 472 or. ISBN 84-87997-86-4..

Kanpo estekak aldatu