Buck Rogers XXV. mendean
Buck Rogers XXV. mendean (ingelesez: Buck Rogers in the 25th Century) AEBtako zientzia-fikziozko telesail bat da. 1928an Philip Francis Nowlan idazleak sortutako Buck Rogers fikziozko pertsonaiaren abenturetan oinarritua dago.
Buck Rogers XXV. mendean | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Glen A. Larson (en) eta Philip Francis Nowlan (en) |
Izenburua | Buck Rogers in the 25th Century |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Sasoi kopurua | 2 |
Atalak | 37 |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | zientzia-fikzioa eta television series based on a novel (en) |
Iraupena | 45 minutu |
Deskribapena | |
Oinarritua | Armageddon 2419 A.D. (en) |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Daniel Haller (en) Vincent McEveety (en) Dick Lowry Larry Stewart (en) Sigmund Neufeld jr. (en) |
Antzezlea(k) | |
Gil Gerard (Buck Rogers (en) ) Erin Gray (Wilma Deering (en) ) Tim O'Connor Wilfrid Hyde-White Thom Christopher Felix Silla Pamela Hensley Mel Blanc William Conrad Eric Server | |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Stu Phillips (en) |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | NBC |
Hasiera-data | 1979ko irailaren 20a |
Amaiera-data | 1981eko apirilaren 16a |
Historia | |
Jasotako sariak | |
Nominazioak | |
1979ko irailaren 20tik 1981eko apirilaren 6ra NBC katean aireratu zen. 2 denboraldi eta 37 atal izan zituen. Garai hartan estreinatu zen Star Wars filmaren arrakastaren itzalpean eta Battlestar Galactica (1978) telesailaren jarraipen gisa estreinatu zen.
ETB1ean euskaraz Buck Rogers izenburupean aireratu zen.
Argumentua
aldatu1987ko maiatzean, NASAk William Anthony "Buck" Rogers kapitaina espazio anezka batean jaurtiko du, baina espazio-ontziaren matxura baten ondorioz, Buck Rogers 504 urtez izozturik gelditu, eta azkenean 2491. urtean esnatuko da, jada gerra nuklear baten ondorioz ezagutzen zuen zibilizazioa suntsitua gelditu eta Lurrean erabat ezezaguna eta guztiz aurreratua den zibilizazio lurtarrarekin topo egingo duelarik.
Aktoreak
aldatu- Gil Gerard: William "Buck" Rogers kapitaina
- Erin Gray: Wilma Deering kolonela
- Tim O'Connor: Elias Huer doktorea (1. denboraldia)
- Pamela Hensley: Ardala printzesa (1. denboraldia)
- Michael Ansara: Kane (1. denboraldia)
- Wilfrid Hyde-White: Goodfellow doktorea (2. denboraldia)
- Thom Christopher: Hawk (2. denboraldia)
- Jay Garner: Efram Asimov almirantea (2. denboraldia)
- Paul Carr: Devlin tenientea (2. denboraldia)
- Felix Silla: Twiki (gorputz mugimenduak)
- Patty Maloney: Twiki (gorputz mugimenduak, 3 atal)
- Mel Blanc: Twikiren ahotsa (1. denboraldia eta 2. denboraldiko hainbat atal)
- Bob Elyea: Twikiren ahotsa (2. denboraldiko hainbat atal)
- Eric Server: Theopolis doktorearen ahotsa (1. denboraldian, 1. atalean ahotsa Howard F. Flynnek ipini zuen)
- Jeff David: Crichtonen ahotsa (2. denboraldia)
- William Conrad: Narratzailea (1. denboraldia)
- Hank Sims: Narratzailea (2. denboraldia)