Battlestar Galactica (1978ko telesaila)
Battlestar Galactica (euskaraz Gudulekua Galactica) AEBtako zientzia-fikziozko telesail bat da. 1978ko irailaren 17tik 1979ko apirilaren 29ra ABC katean aireratu zen. Richard Hatch, Dirk Benedict, Lorne Greene, John Colicos, Maren Jensen, Noah Hathaway, Herb Jefferson, Jr., Tony Swartz, Laurette Spang, Terry Carter, Anne Lockhart eta Jonathan Harris aktoreek antzeztu zuten.
Battlestar Galactica deritzon telesail eta filmez osatutako frankiziaren barnean dago.
Argumentua
aldatuEspazio urruneko lekuren batean Kobolgo Hamabi Kolonietan bizi den giza zibilizazio bat dago. Gizakiak cylon izeneko robot batzuekin bake akordio batean bizi dira, azken hauek Baltar doktorearen laguntzaz planeta ugari eta bertako biztanleak suntsituko dituen eraso nuklear hilgarri bat burutuko dute.
Bizirik gelditu diren gizaki bakarrak Battlestar Galactica espaziontzia eta kargaontzi multzo batean daude, hauek cyclon roboten erasoei aurre egin eta oraindik bere kokalekua ezezaguna den Hamairugarren Koloniara iristeko bidaiari ekingo diote: Lurra.