Broken Bihotz pop rock talde euskalduna Bizkaian sortu zen 1980ko hamarkadaren bukaeran. 1990ekoaren hasieran dexenteko arrakasta izan zuen. Rafa Ruedaren lehen talde proiektua izan zen. Euskara eta ingelesa nahasten dira taldearen izenean, Broken Heart ingelesez, Bihotz Puskatua litzateke euskaraz.

Broken Bihotz
Datuak
JatorriaMungia (Bizkaia)
Musika motapop rock
Urteakc. 2000 - 1993
Produkzioa
Diskoetxea(k)IZ Diskak
Taldekideak
Joseba Elorriaga
Josu Muñoa
Gorka Muruaga
Rafa Rueda
J.I. Abaroa "Yus"
Oihana Etxebarria

Biografia aldatu

Rafa Rueda kantuak sortzeko Mungiako gazte mugitu bat zen garaian, kontaktuan jarri zen herriko plazako talde batekin: Akiu zuen izena. Haiem entseguak ikustera joaten zen Rueda, eta halako batean, Ruedak etxean sortzen zituen kantuak musikatzeko laguntza eskatu zien beste lagun haiei, Rueda baino lauzpabost urte zaharrago zirenak. Horrela sortu zen Broken Bihotz, plazako taldearekin Rafa Ruedak bat eginda[1].https://info7.naiz.eus/es/info_i7/20170228/broken-bihotz-rafa-ruedaren-lehen-proiektua

1991. urtean Ermuko 5. Pop Rock lehiaketan irabazleak izan ziren eta, 1992. urteko udan, kontzertu dezente eskeini zituzten beraien lehen disko luzea aurkezteko: "Desioak izena gradua galtzen duenean" (IZ)[2].

1993an, banandu egin ziren eta Rafa Ruedak rock metal talde berria eratu zuen, Pi L.T.


Taldekideak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Eskisabel, Jon. (). «Broken bihotz, Rafa Ruedaren lehen proiektua» info7 irratia (Noiz kontsultatua: 2018-02-28).
  2. En Un Barco Chino. (2016-09-28). Malkoak euritan, Broken Bihotz (Desioak izena gradua galtzen duenean, 1992). (Noiz kontsultatua: 2018-02-28).

Kanpo estekak aldatu