Erresuma Batuko Legebiltzarra

Britainiar Parlamentua» orritik birbideratua)

Britainia Handia eta Ipar Irlandako Erresuma Batuko Legebiltzarra, Erresuma Batuko eta Itsasoaz Harandiko Britainiar Lurraldeetan (horiek subirautza parlamentarioa baino ez dute) gorengo instituzio legegilea da. Haren buru Subiraua da. Biganberaduna da: Goi Ganbera bat (Lorden Ganbera) eta Behe Ganbera (Komunen Ganbera).

Britainia Handiko eta Ipar Irlandako Erresuma Batuko Legebiltzarra
Parliament of the United Kingdom of Great Britain and Northern Ireland
{{{legealdia}}}. legegintzaldia
Mota
MotaBiganberatasun
EtxeakLorden Ganbera
Komunen Ganbera
Zuzendaritza
Lorden HizlariaFrances D'Souza ((Baroia))
2011. urtetik
Osaketa
Eserlekuak1.495

Alderdi politikoak
Laboristak, Kontserbadoreak, Cross Benchers, Liberal Demokratak, Lord Izpiritualak, Independenteak, Ez-afiliatuak

Alderdi politikoak
Laboristak, Kontserbadoreak, Liberal Demokratak, Demokrata Unionistak, Eskoziako Alderdi Nazionala, Plaid Cymru, Sinn Féin, Sozialdemokrata eta laboristak, Ulsterko Alderdi Unionista, Respect – The Unity Coalition
Azken hauteskundeak2015
Batzarlekua
Westminster jauregia, Westminster Hiria, Londres, Erresuma Batua
Webgunea
Legebiltzarra

Lorden Ganberak bi partaide mota ditu: Lord Izpiritualak (Ingalaterrako Elizako klero nagusiak) eta Lord Iragankorrak (nobleziakoak). Ganbera horretako partaideak nobleziak aukeratzen ditu. Lehen, oinordekotza eskubidea zuten, baina egun, oinordekotzako bi postu baino ez daude. Beste alde batetik, Komunen Ganberako partaideak demokratikoki aukeratzen dira. Lorden Ganbera eta Komunen Ganbera —Legebiltzarreko Ganberak— gela banatan biltzen dira Westminster jauregian, Londresen, zehazki, Westminster Hiria izeneko udalerri eta hirian. Konstituzio konbentzio bidez, gobernu ministro guztiak Lorden Ganberak edo Komunen Ganberak aukeratzen ditu.

Legebiltzarra Subiraua aholkatzen zuen antzinako kontziliotik abiatuta garatu zen. Teorian, boterea ez da Legebiltzarrarena, Erreginarena (Queen in Parliament) edo Erregearena (King in Parliament) baizik. Sarri, Erreginak autoritate subiraua duela esaten da, baina eztabaidagarria da. Gaur egun, errege boterea Komunen Ganberako hauteskunde demokratikoetan dago. Subirauak irudi apaingarriarena baino ez du egiten, eta Lorden Ganberako botereak oso mugatuta daude.

Britainiar Legebiltzarra sarri "Legebiltzarren Ama" deitua da, nazio askotako botere legegileek, bereziki Commonwealthekoek eredu hori hartu baitute, baina John Brighten esaldi bat da: hark 1865eko urtarrilaren 18an "Ingalaterra Legebiltzarren Ama dela" azpimarratu zuen, legebiltzar gobernua hasi zuen herrialde batean boto eskubiderako eskariak babestearen testuinguruan.

Kanpo estekak

aldatu