Kalugako oblasta

Kaluga oblasta (errusieraz: Калужская область, Kalúzhskaya óblast) Errusiako subjektu federal bat da, Erdialdeko Barruti Federalean kokaturik dagoena. 29.800 km²ko eremua du, eta 2010ean 1.010.930 biztanle zituen[1]. Zentro administratiboa Kaluga hiria da.

Kaluga oblasta
Калужская область
 Errusia
Пейзаж Калуга.JPG
Flag of Kaluga Oblast.svg Coat of arms of Kaluga Oblast.svg
Administrazioa
Estatua  Errusia
ISO 3166-2 RU-KLU
Hiriburua Kaluga
Q85321462 Itzuli Vladislav Shapsha (en) Itzuli
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak 54° 26′ N, 35° 26′ E / 54.43°N,35.43°E / 54.43; 35.43Koordenatuak: 54° 26′ N, 35° 26′ E / 54.43°N,35.43°E / 54.43; 35.43
Kaluga in Russia.svg
Azalera 29.800 km²
Mugakideak Mosku, Moskuko oblasta, Tula oblasta, Oriol oblasta, Briansk oblasta eta Smolensk oblasta
Demografia
Biztanleria 1010930 bizt. (2010)
Dentsitatea 33,92 bizt/km²
Informazio gehigarria
Lurralde mota Oblasta
Ordu eremua Moskuko Ordua
Matrikula 40
www.admobl.kaluga.ru/main/

KlimaAldatu

Klima kontinental arina daukate Kalugan. Urtarrileko batez besteko tenperatura -9 °C-koa da, eta uztailekoa 17 °C-koa.

LandarediaAldatu

Baso mistoak daude: koniferoak eta hostozabalak, hala nola pinuak, izeiak, haritzak, urkiak, lertxunak, haltzak eta limak.

Banaketa administratiboaAldatu

Kalugako oblasta 1944. urtean sortu zuten. Hiri eta barruti hauek dagozkio: Kaluga hiria, Babininski barrutia, Detxinski barrutia, Dugninski barrutia, Kaluzhski barrutia, Peremyshlski barrutia, eta Tarusski barrutia (lehenago Tula oblastekoak); Borovski barrutia, Vysokinitxski barrutia, Maloiaroslavetski barrutia, eta Ugodsko-Zavodski barrutia (lehenago Mosku oblastekoak); Baryatinski barrutia, Dzerzhinski barrutia, Duminitxski barrutia, Iznoskovski barrutia, Kirovski barrutia, Kozelski barrutia, Kuybyshevski barrutia, Medynski barrutia, Meshtxovski barrutia, Mosalski barrutia, Spas-Demenski barrutia, Sukhinitxski barrutia, eta Jukhnovski barrutia (lehenago Smolensk Oblastekoak); eta azkenik, Zhizdrinski barrutia, Lyudinovski barrutia, Ulianovski barrutia, eta Khvastovitxski (lehenago Oriol oblastekoak).

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu