Brian Boru (antzinako irlanderaz: Brian Bóruma mac Cennétig; irlanderaz: Brian Bóroimhe; Thomond, c. 941Clontarf, 1014ko apirilaren 23a) errege bilakatu zen 978an Cashelen, Munsterreko antzinako irlandar erresuma. 984. urte aldera erresuma osoaren jabe zen, eta 1001ean Irlandako Errege Nagusia bezala onartua izan zen. Bere gaztarotik, Brianek bere herrialdea okupatzen zuten bikingoak gogorki borrokatu zituen.

Brian Boru
Brian Boruren XIX. mendeko grabatua Irudi gehiago
Irlandako errege nagusia

1002 - 1014
Máel Sechnaill mac Domnaill (en) Itzuli - Máel Sechnaill mac Domnaill (en) Itzuli
King of Munster (en) Itzuli

978 - 1014
Máel Muad mac Brain (en) Itzuli - Donnchad mac Briain (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaKillaloe, 941
HerrialdeaKingdom of Munster
HeriotzaClontarf1014ko apirilaren 23a (72/73 urte)
Hobiratze lekuaSt Patrick's Cathedral, Armagh (en) Itzuli
Familia
AitaCennétig mac Lorcáin
AmaBé Binn inion Urchadh
Ezkontidea(k)Gormflaith ingen Murchada (en) Itzuli
Echrad (?) (en) Itzuli
Mor (?) (en) Itzuli
Dub Choblaig (?) (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
HizkuntzakMiddle Irish (en) Itzuli
Jarduerak
Santutegia
Martxoaren 12
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

Find a Grave: 5887388 Edit the value on Wikidata

Azkenik, 1014ko apirilaren 23an Clontarfeko guduan borrokatu zen, bere semeen agintean zegoen gudaroste batek bikingoak garaitu zituen. Irlandarren heroi handienetakoa da, baina bere historia errealitatea eta kondaira edo fikzioarekin nahastu egiten dira, hori dela eta, oso zaila litzateke bere benetako biografia fidagarri bat osatu ahal izatea.

Biografia aldatu

Jatorria aldatu

Brian ziur aski 941. urtean jaio zen, nahiz eta zenbait iturriek 926.an jarri bere jaiotze data. Killaloetik gertu jaio zen, bere aita Cennétig mac Lorcáin erregea zen Thomond (Tuadmumu) eskualdeko hirian.

Bere aita zendu zenean, Thomondeko Erresuma Brianen anaia zaharrena zen Mathgamainen eskuetara pasatu zen , eta 976an bikingoek azken hau erail zutenean, Brian izan zen bere ondorengoa. Aurrerago, Munster eremu osoaren errege bilakatuko zen (Irlandako Hego-Mendebaldea). Bé Binn bere ama ere bikingoek erail zuten, Brian ume bat besterik ez zenean.

Ikus gainera aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Brian Boru