Breskens, Sluis udalerria osatzen duten herrietako bat da. Udalerriaren ipar-mendebaldean dago Westerschelde ibaiaren ondoan. Urtero milaka turistek bisitatzen dute, gehienak Herbehereak eta Alemaniatik etorriak. 2010eko urte hasierako erroldaren arabera, herriak 4.787 biztanle zituen.

Breskens
populated place in the Netherlands (en) Itzuli
Promenade breskens 259.JPG
Flag of Breskens.svg Breskens wapen.svg
Administrazioa
Estatu burujabe Herbehereetako Erresuma
Herrialdea Herbehereak
Probintzia Zeelanda
UdalerriaSluis
Posta kodea 4510–4511
Geografia
Koordenatuak 51° 24′ N, 3° 33′ E / 51.4°N,3.55°E / 51.4; 3.55Koordenatuak: 51° 24′ N, 3° 33′ E / 51.4°N,3.55°E / 51.4; 3.55
Map - NL - Sluis - Wijk 10 Breskens.svg
Azalera 1 km²
Demografia
Informazio gehigarria
Ordu eremua UTC+01:00
dorpsraadbreskens.nl
Breskens herriko itsasargia.

Herria 1510ean sortu zen[1], eta 1970era arte udalerri independentea izan zen. Urte hartan Oostburgek anexionatu zuen (gaur egun Sluisko herririk handiena denak), eta azkenik 2003an Oostburg eta Sluis batu ziren.

Inguru naturala eta kokapenaAldatu

Breskens herri txikia izan arren, Sluis udalerriko herririk handienetakoa da (ia 5.000 biztanle ditu). Herbehereetako herrien ezaugarriak ditu, solairu bat edo biko etxebizitza eraikinak, atzealdean lorategiarekin, kale zabalak eta bidegorriak.

Herri turistikoa denez, bi zati banatzen dira. Herriaren mendebaldean, udarako etxeak, kanping-ak eta aisialdirako guneak dauden bitartean, ekialde osoan, portua eta herriaren erdigunea kokatzen dira.

HistoriaAldatu

1944an Bigarren Mundu Gerran ejerzito aliatuak gogor bonbardatu zuen herria, Alemaniak Vlissingenera atzera egitea eragozteko eta aliatuek Antwerpengo portua erabili ahal izateko estrategia jarraituz. Bonbardaketan herri gehiena suntsituta geratu zen eta 183 pertsona hil ziren.

Gaur egungo Breskens, gerra ondoren eraikitako etxe eta eraikinek osatzen dute. Arrantza portu garrantzitsua izan zen gerra osteko urteetan, baina 1980ko hamarkadako krisialdiaren ondoren, herrian turismoarekin zerikusia duten enpresak sortu dira, hotelak, kirol-portua eta abar.

EkonomiaAldatu

Historikoki arrantza eta nekazaritza izan dira herriko iharduera ekonomiko nagusiak, baina XX. mendean gauzak aldatu egin ziren. Vlissingen eta Terneuzengo portuen garatzea, eta Antwerpengo portutik hain hurbil egoteak, industria garatu dute herrian.

Westerschelde ibaiaren ondoan itsasontzi txikiek altzairu produktuak garraiatzeko erabiltzen duten portua eraiki da. Horrez gain, herriaren ekialdean, Terneuzenera doan errepidearen ondoan, Deltahoek izeneko industrialdea dago.

DeltahoekAldatu

Breskens eta Terneuzen arteko errepidearen ondoan kokatua, Deltahoek herriko industrialde nagusia da, bertan itsasontzi konponketa eta garraio enpresa desberdinak daude. Etorkizunean industrialdea hego-ekialderantz handitzea aurrikusi da.

GarraiobideakAldatu

Artikulu nagusia: «Breskens-Vlissingen ferrya»

2003an jarri zuen martxan Veolia enpresa frantziarrak eta Zeelandako bi herri horiek batzen ditu. Aurretik bi herriak batzen zituen ferry zerbitzuak autoak garraiatzen zituen arren 2003an bidesaridun Westerschelde tunela zabaldu zenetik, tunela erabili behar dute autoek.

Ferryak, joaneko, joan-etorriko, asteko, hilabeteko edo urteroko bidaitxartelak eskaintzen ditu, ikasle eta bizikleta erabiltzaileei prezio bereziak eskainiz.

Kale garrantzitsuenakAldatu

  • Dorpstraat
  • Grote Kade

IkustekoakAldatu

ErreferentziakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu