Brenda Navarro

idazle mexikarra

Brenda Navarro (Mexiko Hiria, 1982ko otsailaren 26a) mexikar idazlea, soziologoa eta ekonomialaria da. Casas vacías eta Ceniza en la boca eleberriengatik da ezaguna.

Brenda Navarro

Bizitza
JaiotzaMexiko Hiria1982ko otsailaren 26a (42 urte)
Herrialdea Mexiko
Hezkuntza
HeziketaMexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoa
Bartzelonako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta editorea
Lantokia(k)Madril
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

Twitter: despixeleada Instagram: despixeleada Edit the value on Wikidata

Ibilbidea

aldatu

Brenda Navarro 1982ko otsailaren 26an jaio zen Mexiko Hirian. Gero Madrilera joan zen bizitzera.

Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoan ikasi zuen soziologia eta ekonomia. Era berean, Genero, Emakume eta Herritartasun Ikasketak egin zituen Bartzelonako Unibertsitatean.

Hainbat GKErekin kolaboratu du, besteak beste, Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoko Zientzia Politikoetako Fakultateko Giza Eskubideen UNESCO Katedrarekin.

#Enjambre Literario izenekoaren sortzailea da, 2016tik 2020ra bitartean Latinoamerikan emakumeen ahotsak zabaltzeko espazioak ireki nahi zituen pertsona-talde batek osatutako proiektua. Hainbat lan argitaratu zituen: Tatiana Maillarden Agosto, Sylvia Aguilar Zéleneyren El libro de Aisha, Brazilian no es una raza de Wendy Treviño, Una casa con jardín Itzel Guevara Del Ángel-ena.

Besteak beste, tailer hauetan parte hartzen du: ¿Mi casa es un campo de batalla? (Nire etxea gudu-zelaia da?) eta ¿Escribiremos el mundo o el mundo nos reescribirá? (mundua idatziko dugu ala munduak berridatziko gaitu?) La Casa Encendidade fundacion montemadrid, Sormenezko Idazketa Tailerrak eta Ekonomia Tailerrak eta ikastaroak genero ikuspegiarekin.

2018an, Kaja Negra kazetaritzako argitaletxe independentearekin batera, Casas Vacías argitaratu zuen, bere lehen eleberria. Bertan, gizarteak ezarritako amatasuna zalantzan jartzen du, eta, batez ere, emakume batek seme-alaba baten desagerpenaren aurrean duen mina.[1][2][3]

Ellas Cuidan sarearen parte da, eta sare horren helburua da agerian jartzea sormen-lanak jardunaldi hirukoitza dakarrela emakumeentzat. Sare horren bidez, idazketaren eta etxeko lanaren inguruko elkarrizketa sustatu nahi da.[4]

Espainiako Idazlearen Egunaren barruan egiten den Emakume Idazleak eta Zaintzak Topaketaren batzorde antolatzailean parte hartu du, eta emakumeek literaturan egiten duten lana ikusaraztea du helburu, horrekin diskriminazioari aurre eginez.[5]

2022ko martxoan, Ceniza en la boca bigarren eleberria argitaratu zuen Sexto Piso argitaletxean, eta Mario Vargas Llosa Nobela Biurtekoan finalista izan zen.[6][7]

Eleberria

aldatu
  • Casas vacías (2018 digitalean, 2020 inprimitua)
  • Ceniza en la boca (2022)

Ipuina

aldatu
  • «El asalto a Raúl Castro» (2013), Nagari[8] aldizkarian.
  • «La cobija azul» (2013), Nagari aldizkarian.[9]
  • «Jauria de perros», República de los Lobos. Antología del cuento mexicano reciente (2015).
  • José Manuel García Gilen (konpilatzailea).

Saiakera

aldatu
  • «La construcción de redes, una respuesta antes las políticas migratorias de Estados Unidos» («Sareen eraikuntza, erantzun bat Estatu Batuetako migrazio-politiken aurretik») (2018)
  • «4 diatribas y media en la Ciudad de México» («4 diatrib eta erdi Mexiko Hirian»), Tsunami 2n, Gabriela Jauregi (konpilatzailea)

Poesia

aldatu
  • «4 diatribas y media en la Ciudad de México»,(«4 diatriba eta erdi Mexiko Hirian»), Tsunami 2n (2020)

Sariak eta aintzatespenak

aldatu
  • (2019). English Pen Translation Award[10]
  • (2020). Tigre Juan saria (2020).[11]
  • (2022). 2022ko Urteko Liburua kategoriako Kalamu Saria,Ceniza en la boca lanagatik.[12]
  • (2022). Madrilgo Liburu Dendek emandako Urteko Liburua (fikzioa) .[13]
  • (2023). Juan de San Clemente Artzapezpikuaren Saria[14]

Erreferentziak

aldatu
  1. Aguilar, Andrea. (1 de febrero de 2020). «Brenda Navarro: “Quería hablar de ese México vacío de mujeres”» El País.
  2. Madrid, Carlos. (29 de junio de 2020). «Entrevista a Brenda Navarro: “México es un perfecto ejemplo de un Estado feminicida”» Letras Libres.
  3. Gómez Urzaiz, Begoña. (8 de mayo de 2020). «Brenda Navarro: “La maternidad es un confinamiento eterno”» Vogue.
  4. Camacho, Estefanía. (14 de junio de 2019). «El trabajo creativo implica para las mujeres una triple jornada» Gatopardo.
  5. Montaño Garfias, Ericka. (25 de mayo de 2020). «Autoras ya preparan la segunda edición del encuentro Escritoras y Cuidados» La Jornada.
  6. «Anuncian los seis finalistas del Premio de Novela Vargas Llosa» Letralia 16 de mayo de 2023.
  7. Martínez, Gerardo Antonio. (8 de enero de 2022). «La herida de la maternidad: entrevista con la escritora Brenda Navarro» El Universal.
  8. Navarro, Brenda. (30 de agosto de 2013). «El asalto a Raúl Castro» Nagari.
  9. Navarro, Brenda. (29 de junio de 2013). «La cobija azul» Nagari.
  10. Mansfield, Katie. (20 de diciembre de 2019). «English PEN translation award winners revealed» The Bookseller.
  11. Ranera, Ana. (14 de diciembre de 2020). «Brenda Navarro gana el Premio Tigre Juan de Narrativa 2020» El Comercio.
  12. Aragón, Heraldo de. «Brenda Navarro, Pilar Adón y Sara Mesa son las ganadoras de los Premios Cálamo» heraldo.es.
  13. Navarro, Nora. (2023-01-19). «La escritora Brenda Navarro recibe dos premios por su novela ‘Ceniza en la boca’» La Provincia - Diario de Las Palmas.
  14. «Inicio» Premio San Clemente.

Kanpo estekak

aldatu