Helize (mekanika)

Helizea fluido batean (ura, airea...) ardatz baten inguruan ezarrita eta ardatz horren inguruan plano berean biraka ari diren pala edo beso moduko elementuz osatua dagoen tresna da. Eginkizuna pala edo besoen bidez bere energia zinetikoa (biratzean lortzen duena) fluidora transmititzea du, trakzio-indar bat sortzeko; edo, bestela, fluido baten energia zinetikoa hartzea, bere biraketa-ardatzaren bidez beste gailu batera transmititzeko.

Hegazkin baten helizeak.
Itsasontzi batena.

Makina askotan erabiltzen da, hala nola haizagailuetan, baina erabilera garrantzitsuena itsasontziei eta hegazkinei indarra ematea du. Itsasontzien helizeen palak motzak eta zabalak dira; uretan erdi etzanda sartzen dira, ura atzerantz botatzen dute eta, horren ondorioz, itsasontzia aurrerantz eramaten. Hegazkinenak, berriz, aurreko aldea okerra du eta atzekoa, zapala; helizea oso bizkor biratzen denean sortzen den airearen presio-aldaketak hegazkinari bultza egiten dio.

Ur- eta haize-erroten oinarrizko mekanismoa da. Halaber, errotore eta turbinetan, funtsean, erabiltzen da, baita likidoak konprimitzeko, hozteko, energia elektrikoa sortzeko, ibilgailu askoren propultsioa lortzeko... ere.

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu