Brandenburg an der Havel

Brandenburg an der Havel Alemaniako Brandenburgo estatuko hiri bat da. Havel ibaiaren ertzean kokatzen da. 2010eko erroldaren arabera 71.778 biztanle zituen. Oraingo estatuaren jatorrizko herria da.

Brandenburg an der Havel
Brandenburg an der Havel
Hiri independentea
Dom160303.jpg
Flagge der Stadt Brandenburg an der Havel.png Wappen Brandenburg an der Havel.png
Administrazioa
Estatu burujabe Alemania
Alemaniako estatua Brandenburgo
Alkatea Dietlind Tiemann (en) Itzuli
Izen ofiziala Brandenburg an der Havel
Jatorrizko izena Brandenburg an der Havel
Posta kodea 14770, 14772, 14774 eta 14776
Udalerri kodea 12051000
Geografia
Koordenatuak 52° 24′ 42″ N, 12° 33′ 22″ E / 52.4117°N,12.5561°E / 52.4117; 12.5561Koordenatuak: 52° 24′ 42″ N, 12° 33′ 22″ E / 52.4117°N,12.5561°E / 52.4117; 12.5561
Brandenburg BRB.svg
Azalera 228.8 km²
Altuera 32 m
Mugakideak Potsdam-Mittelmark District (en) Itzuli eta Havelland District (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria 72.124 (2019ko irailaren 30a)
Green Arrow Up.svg238 (2017)
alt_left 36.507 (%50.6)35.617 (%49.4) alt_right
Dentsitatea 315,23 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia 03381
Ordu eremua UTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuak Ivry-sur-Seine, Kaiserslautern eta Magnitogorsk
Matrikula BRB
stadt-brandenburg.de

HistoriaAldatu

SorreraAldatu

Eslaviarrek sorturiko Brandenburgo gaztelua Henrike I.a "Txorilaria"k konkistatu zuen 929 urtean. Germaniarrak nagusi izan ziren bertan 983an Hevelli leinu eslaviarraren matxinadak berreskuratu zuen arte. Azken errege eslaviarra, Pribislav, 1150 urtean hil zen eta germaniarra zen Alberto I.ak Brandenburgoko Mangraverria sortu zuen.

 
Brandenburgo, 1582 urtean

Hiru hirien garaiaAldatu

Herria Havel ibaiaren ekialdeko ertzean zabaldu zen 1196an Neustadt (herri berria) sortuz. Une hortan hiru herri desberdin bazeuden ere, herri zaharra, herri berria eta azkenik katedralaren auzoa, ibaiaren uharte batean. 1314-15ean Hansa Ligan sartu ziren Brandenburgoko Herri zaharra eta Herri berria.

Hogeita Hamar Urteko Gerrak (1618-1648) kalte handiak eragin zituen eta Mangraverriaren gortea Potsdamera aldatu zen. Honek herriaren garrantzia nabarmen gutxitzea ekarri zuen. Honen ondorioz herri zaharrak eta berriak bat egin zuten 1715ean. Katedralaren auzoa ez zitzaien 1928 arte batuko. XIX mendearen amaiera aldera asko industrializatu zen Brandenburgo. Altzairugintza, txirrindulagintza eta jostailugintza nabarmendu ziren batez ere.

Bigarren Mundu GerraAldatu

Hirugarren Reicharen garaian naziek Brandenburgoko herri zaharrean txertaturik Alemaniako lehenengo kontzentrazio-esparrua eraiki zen. Neuendorfer Straße kalean zegoen kontzertrazio-esparrua txiki gelditzean, hau itxi eta Brandenburg-Görden gartzela erraldoian sartu zituzten 4.300 preso. 1939 urtean gaixotasu psikikoak zituztenak hiltzeko Brandenburgoko Eutanasia Zentrua (NS-Tötungsanstalt Brandenburg) eraiki zuten.

Bestalde Bigarren Mundu Gerran erabiliko ziren hegazkin ugari egin ziren Brandenburgo. 1945ean aliatuen bonbaketak jasan zituen eta hiriaren %70a erabat suntsitua gelditu zen.

Ondasun nabarmenakAldatu

  • Katedralaren uharte (Dominsel): San Pedro eta San Paulo katedrala dagoen uhartea da, 1165ean erromaniko estiloan eraikitzen hasi zena eta XIV mendean estilo gotikoan bukatu zena. Alemaniako organo barroko ezagunenetakoa du, 1725 urtekoa.
  • Santa Katalinaren eliza (Katharinenkirche): Hiri berriko eliza nagusia da, 1401ean adreiluz eraikitako eliza gotikoa hain zuen ere.
  • Udaletxe zaharra (Altstädtisches Rathaus): Hiri zaharrean dago, hau ere adreiluzkoa da. 1474ean eraikiz en eta bere aurrean Errolanen estatua dauka, hiriaren askatasunaren sinbolo dena.
  • Harresiak: Harresiaren zati batzuk mantendu dira, bai eta harresietako lau dorre ere, Steintorturm eta Mühlentorturm (Hiri berrian), eta Rathenower Torturm eta Plauer Torturm (Hiri zaharrean).

IruditegiaAldatu

Hiritar ospetsuakAldatu

Hiri senidetuakAldatu

Kanpo estekakAldatu