Bost aste globoan
Bost aste globoan (jatorrizkoan, frantsesez: Cinq semaines en ballon) Jules Verne frantziar idazleak idatzitako abenturazko eleberri bat da. 1863an Pierre-Jules Hetzelek argitaratu zuen. Verneren etorkizuneko ibilbide oparoan idatzi zituen abenturazko eleberrietako ohiko osagaiak agertzen diren lehenbiziko idazlana izan zen.
Bost aste globoan | |
---|---|
Hetzelen argitalpenaren azala. | |
Datuak | |
Idazlea | Jules Verne (1863) |
Argitaratze-data | 1863 |
Generoa | Abenturazko eleberria |
Jatorrizko izenburua | Cinq semaines en ballon |
Hizkuntza | frantsesa |
Argitaletxea | Pierre-Jules Hetzel |
Herrialdea | Frantzia |
Ilustratzailea | Édouard Riou |
Bilduma | Bidai harrigarriak |
Argumentua
aldatuOharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du. |
Samuel Fergusson doktorea, ingeles jakintsu eta esploratzailea, Joe zerbitzaria eta Dick Kennedy adiskidea hidrogenoz puzturiko globo batean Afrika zeharkatu dute.