Bosco Ntaganda (Kiningi, Virunga mendiak, 1973ko azaroaren 5a) ruandar-kongotar gerrillari eta militarra da, 2019an Nazioarteko Zigor Auzitegiak gerra kriminaltzat jo zuena.[1]

Bosco Ntaganda
Bizitza
JaiotzaRuanda1973ko azaroaren 5a (50 urte)
Herrialdea Ruanda
Jarduerak
Jarduerakofizierra
Graduajeneral

Bizitza aldatu

Ruandako Defentsa Indarretako kide ohia, Kongoko Errepublika Demokratikoko armadako jeneral bilakatu zen Kongoko Bigarren Gerran. 2012ko apirilean, Martxoak 23 Mugimendua (M23) sortu eta Kongoko Gobernuaren aurka matxinatu zen. 2013ko martxoan, M23 taldea zatitu ondoren, Kigalira egin zuen ihes, eta AEBetako enbaxadan entregatu zuen bere burua.[2] 2015eko irailean, haren aurkako epaiketa hasi zuen Nazioarteko Zigor Auzitegiak, Hagan (Herbehereak),[3] 2002tik aurrera, Iturin, hemezortzi gerra eta gizateriaren aurkako krimen egin izana leporaturik. 2019ko uztailean, erruduntzat jo zuen Hagako auzitegiak,[1] eta 30 urteko espetxe zigorra ezarri zion azaroaren 7an.[4] 2021eko martxoan, Nazioarteko Zigor Auzitegiak (ICC) 30 milioi dolarretan (25 milioi euro) ezarri zuen Bosco Ntagandaren biktimentzako kalte-ordainen zenbatekoa.

Erreferentziak aldatu

  1. a b Ntaganda gerrillari kongoarra gerra kriminaltzat jo dute. Berria egunkaria, 2019ko uztailak 9, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2019-07-29).
  2. Bosco Ntaganda, AEBen Ruandako enbaxadan. Berria egunkaria, 2013ko martxoak 19, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2019-07-29).
  3. Ntaganda Kongoko matxinoak ez dela errudun esan dio zigor auzitegiari. Berria egunkaria, 2015eko irailak 3, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2019-07-29).
  4. Bosco Ntaganda sentenced to 30 years for crimes in DR Congo. BBC News, 2019ko azaroak 7, bbc.com (Noiz kontsultatua: 2019-11-7).

Kanpo estekak aldatu