Ituri
Ituri (frantsesez: Ituri) Kongoko Errepublika Demokratikoko ipar-ekialdeko probintzia da, Albert aintziraren mendebaldean dagoena. 2015ean sortu zen, Mendebaldeko probintziaren zatiketaren ondorioz. Iparraldean Haut-Uele probintziarekin du muga, mendebaldean Tshoporekin eta hegoaldean Ipar Kivurekin; ekialdean Hego Sudan eta Uganda ditu mugakide. 65.658 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 3.650.000 biztanle zituen 2015ean.[1] Hiriburua Bunia da.
Ituri | |
---|---|
Kongoko Errepublika Demokratikoa | |
Administrazioa | |
ISO 3166-2 | CD-IT |
Hiriburua | Bunia (en) |
Geografia | |
Koordenatuak | 1°50′00″N 29°30′00″E / 1.8333°N 29.5°E |
Azalera | 65.658 km² |
Mugakideak | Ipar Kivu |
Demografia | |
Biztanleria | 3.650.000 (2015) |
Dentsitatea | 55,59 bizt/km² |
provinceituri.co |
Erreferentziak
aldatu- ↑ Democratic Republic of the Congo: Provinces. citypopulation.de (Noiz kontsultatua: 2019-08-01).
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |