Borg McEnroe
Borg McEnroe edota Borg vs McEnroe, suedieraz Borg eta finladieraz Borg/McEnroe, 2017ko Janus Metz Pedersen daniar zinema zuzendariaren kirol eta drama filma da. 1980ko Wimbledongo txapelketan zehar Björn Borg suediar eta John McEnroe estatubatuar tenislariek izan zuten lehia bizi eta ospetsua pantailaratzen da. Sverrir Gudnason, Shia LaBeouf, Stellan Skarsgård, Tuva Novotny eta Robert Emms aktoreek antzeztu zuten.
Sinopsia
aldatuMunduko tenis ikono handienetako biren arteko lehiari buruzko biopica: Björn Borg (Sverrir Gudnason) suediar asaldagaitza batetik, John McEnroe (Shia LaBeouf) estatubatuar odolberoa bestetik, eta haien arteko partida gogoangarria 1980ko Wimbledon txapelketan.[1]
Aktoreak
aldatu- Sverrir Gudnason : Björn Borg
- Shia LaBeouf : John McEnroe
- Stellan Skarsgård : Lennart Bergelin
- David Bamber : George Barnes
- Tuva Novotny : Mariana Simionescu
- Jane Perry : Kay McEnroe
- Scott Arthur : Peter Fleming
- Björn Granath : Bengt Grive
- Robert Emms : Vitas Gerulaitis
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)