Bordagaineko dorrea Lapurdiko Ziburu udalerrian dagoen dorre edo behatoki bat da.

Bordagaineko dorrea
Dorrea eta Ziburuko gurutzearen ikuspegia.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Lapurdi
HerriaZiburu
Koordenatuak43°23′N 1°41′W / 43.38°N 1.68°W / 43.38; -1.68
Map
Arkitektura

1987. urteaz geroztik Monumentu Historiko gisa sailkatua dago.

Kokalekua aldatu

Dorre karrikan dago, gain edo muino batean. Alboan Bordagaineko Andre Mariaren eliza eta Ziburuko gurutzea ditu.

Historia aldatu

XIV. mendean eraikitako defentsa sistema multzo bateko atala da. 1911an eraikia berau zaharberritzeko asmoa zuen Donibane Lohizuneko arkitekto bati alokatu zitzaion, bertan taberna eta te edaritegi bat jarri zituen. Negozioa gaizki joan zen, eta Donibane Lohizuneko Erreserbako Cerruti jaunak Bordagaineko Dorrea kasino batean bilakatzea proposatu zuen. Azken proiektu honek ere huts egin zuen eta udalerriak eraikinaren jabertza berreskuratu zuen.

2010an modu bikainean zaharberritua izan ondoren Ziburuko Turismo Bulegoaren bitartez bisitagai dago. Dorrearen gainaldeko behatokitik Donibane Lohizuneko badia eta Euskal kostaldearen ikuspegi zoragarria dago.

Ikus gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Lapurdi