Borano (konposatu taldea)

Kimika ez-organikoan borano esaten zaie BnHm (m>n izanik) formula duten boroaren hidruroei eta beren deribatuei. Egitura molekular poliedrikoa izatea da beren ezaugarririk behinena. Boro-atomoak deltaedroen erpinetan kokatzen dira. Guzti guztiek elektroi-gabezia dute eta batzuk hidrogeno-zubiak eratzen dituzten boro-atomoen artean, B–H–B, nahiz eta bi elektroi bakarrik partekatu.

Borano (konposatu taldea)
Konposizioaboro eta hidrogeno
Motabinary compound of hydrogen (en) Itzuli eta boron compound (en) Itzuli
Identifikatzaileak
Gmelin33589
MeSHD001880

Karbonoa izan ezik, boroa elementu kimikoen artean hidruro-kopuru handiena eratzen duena. Boranoak gaseosoak, likidoak edo solidoak izan daitezke eta beren fusio- eta irakite-puntuak pisu molekularrarekin batera igoko dira. Etsenplurako diboranoaren (B2H6) irakite-puntua -92 C da eta dekaboranoarenan (B10H14) 213 C.

Boranoek sintesi kimikoan agente erreduktore gisa erabilera zabala dute. Energia handiko erregai gisa ere usatzen dira, diboranoa esaterako[1].

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu