Bonn Münster basilika
Bonn Münster basilika (alemanez Das Bonner Münster edo Münsterkirche) Bonneko eliza nagusia da. Estilo erromanikoan eraikia dago eta katolikoa da.
Bonn Münster basilika | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Alemaniako estatua | ![]() |
Eskualdea | Kolonia |
Hiria | Bonn |
Stadtbezirk | Bonn |
Koordenatuak | 50°44′00″N 7°05′59″E / 50.73341°N 7.09979°E |
![]() | |
Altitudea | 59,73 m, itsas mailaren gainetik |
Historia eta erabilera | |
Erlijioa | katolizismoa |
Elizbarrutia | Koloniako artxidiozesia |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura erromanikoa |
Dimentsioak | 86,6 (![]() |
Ondarea | |
A 525 | |
Webgune ofiziala | |
Aurrekariak aldatu
Basilikaren azpian aurkituriko nekropoliak eta hainbat jainkosen aldareak, dagoeneko erromatarren garaian leku erligiosoa bazela erakusten dute. Egurrezko tenplu txiki baten aztarnak ere aurkitu dira.
Bonngo merovingiar aberatsentzako hilerri bihurtu zen VI mendean. Karlomagnoren garaian San Kasio eta san Florentzio kolegiata eraiki zen eta Koloniako lehen apezpikua izan zen Hildebold izendatu zuten bertako buru. VIII mendean toki gehiago behar zela eta zabalkuntza lanak egin zituzten, batez ere hilerrian.
Basilika aldatu
1050an kolegiata zaharra bota eta katedral berria eraikitzen hasi ziren. renanian gurutze latinoa eta hiru nabe zituen lehenengotako eliza izan zen. XIII mendean bukatu zen eraikuntza 92 metrotako altuera duen dorrearekin.
Historian zehar hainbat kalte jasan izan ditu (suteak, bonbaketak...) eta sarritan berriztatu behar izan da. Honek basilikaren barnealdeko estilo nahasketa ekarri du, erromanikoaz gain gotikoa eta batez ere barrokoa agertzen delarik.