Bolibartar herrialdeak

Bolibartar herrialdeak Hispanoamerikako sei herrialde dira: Bolivia, Ekuador, Kolonbia, Panama, Peru eta Venezuela. Simón Bolívar askatzailearen ideien eta Venezuelako militarrek Granada Berriko eta Peruko erregeorderrietan abiatu zituzten independentzia gerren ondorioz eratu ziren errepublikak dira.

Bolibartar herrialdeak orlegiz.

Panama bolibartar errepublikatzat hartzen da, nahiz eta Bolivarrek ez zuen esku hartu Espainiarekiko Panamako independentzian, ezta 1903ko Panamak errepublika autonomo eta independente gisa independentzia aldarrikatu zuenean ere. Izan ere, panamar abertzaleek 1821ean istmoaren independentzia aldarrikatu zutenean Panamako eta Veraguasko erregeorde-probintziak Kolonbia Handian sartu zituzten.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu