Xerocomus ferrugineus

Boletus ferrugineus» orritik birbideratua)

Xerocomus ferrugineus Boletaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Kalitate ertaineko jangarria. Xerocomus generokoa.

Xerocomus ferrugineus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaBoletales
FamiliaBoletaceae
GeneroaXerocomus
Espeziea Xerocomus ferrugineus
Alessio, 1985
Mikologia
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Sinonimoak: Xerocomus subtomentosus var. ferrugineus, Xerocomus ferrugineus var. leguei, Boletus ferrugineus.

Deskribapena aldatu

Kapela: 5 eta 12 cm bitarteko diametrokoa, hasieran esferaerdikoa, gero zabalki ganbila ia laua. Marroi-gorrizka ilun samarreko kolorekoa; azal tomentosoa du, bereizten zaila, lehorra, opakua, zahartuaz pitzatu egiten da eta haragiaren kolore okre-horixka tonu gorrixkekin ikusten da.

Tutuak: Finak, luze samarrak, oinaren ondoan biribilduak, hori kolorekoak, gero ilundu egiten dira, hori-herdoil kolorera edo hori-oliba kolorera pasatuz.

Poroak: Zabalak, irregularrak, tutuen kolore berekoak.

Hanka: 5 eta 10 cm bitarteko garaierakoa eta 1 eta 2 cm bitarteko lodierakoa, kurbatu samarra, okre-horixka kolorekoa, luzetarako saihetsak izan ditzake, markatu samarrak.

Haragia: Kapelarena ez oso itxia, oinarena haritsua; zurixka-horixka kolorekoa, ilunagoa oinarena. Ebakitzean urdindu egiten da pixka bat, denbora baten ondoren lehengo kolorera itzultzen da.[2]

Etimologia: Xerocomus terminoa grekotik dator, lehorra, esan nahi duen "xerós" hitzetik eta, buruko ileak, ilea, adatsa esan nahi duen "kóme" hitzetik, espezie gehienen iletxo lehor eta tomentodunari erreferentzia eginez. Ferrugineus epitetoa berriz latinetik dator, burdintsu, esan nahi duen "ferrugineus" hitzetik. Bere gorri-herdoil koloreagatik.

Jangarritasuna aldatu

Erdipurdiko jangarria.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Xerocomus subtomentosus delakoarekin, nahas daiteke.

Oharra: Zenbait autoreren arabera, Xerocomus ferrugineus Xerocomus subtomentosus espeziearen aldaera bat da.

Sasoia eta lekua aldatu

Udazkenean, koniferoen eta hostozabalen basoetan.[4]

Banaketa eremua aldatu

Ipar Amerika, Erdialdeko Amerika, Europa, Errusia, Himalaiako mendikatearen eremua.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 61 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 515 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. Jose Luis Añanos Echo Editorial Pirineo, 588 or. ISBN 84-87997-86-4..

Kanpo estekak aldatu