Ireki menu nagusia

Boinas La Encartada museoa

eraikitako euskal ondare nabaria

Boinas La Encartada museoa Balmasedan dagoen industria iraultzari buruzko museoa da, Peñueco auzoan. Museoa 2007ko urtarrilaren 10ean ireki zituen ateak "Boinas La Encartada Museoa"-k, fabrikako antzinako eraikinean hain zuzen ere.

Boinas La Encartada museoa
Logotipo del Gobierno Vasco.svg Eraikitako euskal ondare nabaria
La Encartada
Mena Haranako bidea Mena Haranako bidea
Laencartada.JPG
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Bizkaia
Herria Balmaseda
Koordenatuak 43° 10′ 33″ N, 3° 12′ 46″ W / 43.17583333°N,3.21277778°W / 43.17583333; -3.21277778Koordenatuak: 43° 10′ 33″ N, 3° 12′ 46″ W / 43.17583333°N,3.21277778°W / 43.17583333; -3.21277778
Ondarea
Eraikitako euskal ondare nabaria 67

Gaur egun, museoaren izena "La Encartada Fabrika-Museoa" da eta bertan Industria Iraultzako produkzio prozesu osoa ezagutu daiteke.

La Encartada, S.A. enpresa 1892.urtean sortu zen eta 1992.urte arte lanean jarraitu izan zuen. 100 urte honetan ekoizpen guztiak erabili izan zuen lehengaia artilea izan zen, eta ekoiztutako produkturik ezagunena txapela izan zen.

EzaugarriakAldatu

La Encartada fabrika-museoa ehun urtetik gorako kokagunea da, eta, 1892. urtean sortu zutenetik harik eta 1992. urtean itxi zuten arte, artilezko puntu-lanak egiten zituzten bertan, txapela produkturik ezagunena izan zelarik. La Encartada, adibide bereizgarria da benetan Bizkaiko industria-sarean.

Batetik, artilezko ehungintzaren industria-sektoreak zeresan txikia dauka lurraldean, baina aitzindaria izan zen industriaren aroko aurrerapen teknikoak ezartzeko orduan. Bestetik, are interesgarriagoa da, bere sorreratik bertatik ezer gutxi aldatu delako. Izan ere, bere kokaguneak, langile-koloniak, plentinen eta barren sistemak eta makinek iraultza industrialaren hasierara garamatzate. Honek, gaur egun, museoa bisitatuz Industria Iraultzaren garaietara bidaia egiteko aukera ematen digularik.

Ondareari begira interes handia daukanez, multzoa hamarkada batean zehar zaharberritu da, euskal ehungintzaren adierazgarri den museoa sortzeko.

Argazki galeriaAldatu

Webgune ofizialaAldatu

Ikus, gaineraAldatu