Blue Velvet 1986ko pelikula estatubatuarra da, David Lynchek idatzi eta zuzendutakoa. Pelikulak izugarrizko ospea izan zuen 1986an eta urte horretako pelikularik hoberena izateko kontsideratua izan zen askorentzat. Momentu horretatik, klasiko bat bihurtu da eta bere zuzendaria den David Lynch izar internazionala bihurtu du. Beldur psikologikoa eta zine beltza nahasten duen filma da. Oscar sarietan zuzendari hoberena izateko hautatua izan zen.

 Blue Velvet
Jatorria
Argitaratze-data1986
IzenburuaBlue Velvet
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoakrimenezko filma, Neo-noirra, misteriozko zinema, erotic thriller (en) Itzuli, thrillerra eta film dramatikoa
Iraupena121 minutu
Koloreakoloretakoa
Grabazio lekua(k)Ipar Carolina
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)David Lynch
Gidoigilea(k)David Lynch
Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaFred C. Caruso (en) Itzuli
Dino De Laurentiis
Richard Roth
[[Kategoria:Fred C. Caruso (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]

Konpainia ekoizleaDe Laurentiis Entertainment Group (en) Itzuli
[[Kategoria:De Laurentiis Entertainment Group (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
EdizioaDuwayne Dunham (en) Itzuli
Ekoizpen-diseinatzaileaPatricia Norris (en) Itzuli
Aurrekontua6.000.000 Estatubatuar dolar
Bestelako lanak
MusikagileaAngelo Badalamenti
Argazki-zuzendariaFrederick Elmes
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaIpar Carolina
Historia
Jasotako sariak
Nominazioak

IMDB: tt0090756 Filmaffinity: 669035 Allocine: 2461 Rottentomatoes: m/blue_velvet Mojo: bluevelvet Allmovie: v6299 TCM: 69242 Metacritic: movie/blue-velvet TV.com: movies/blue-velvet Netlix: 319022Edit the value on Wikidata


Blue Velveten kritikari erreparatuz, banatuta egon zen hasieran, askok filmearen edukiak eginkizun artistiko eskasa zuela esanez. Hala ere, Lynch-en bigarren Oscar izendapena jasotzeko nahikoa izan zen. Hurrengo urteetan atentzio handia sortu zuen akademikoen artean bere sinbolismoa dela eta. Gaur egun, David Lynchen lan handienetarikoa kontsideratzeaz gain, 80. hamarkadako filmerik onenetarikotzat ere hartzen da. Sight & Sound, Time, Entertaiment Weekly eta BBC Magazine bezalako argitalpenek historiako filmerik onenen artean sailkatu izan dute. 2008. urtean, Blue Velvet amerikar zinearen misteriozko zinemako filmerik onena bezala hautatua izan zen American Film Institute-en eskutik.


Sinopsia aldatu

"Lumberton" herri estatubatuarrean girotuta, Mr. Beaumont bere lorategiko landareak ureztatzen ari dela, krisi bat sufritu eta lurrera jausten da. Jeffrey bere semea ospitarela joaten da bisitan eta etxerako bueltan belarri bat aurkitzen du bidean. Belarria poltsa batean sartzen du eta William detektibeari eramaten dio. Beranduago Sandy ezagutuko du (detektibearen alaba), eta berak ikerketaren xehetasun batzuk aurreratzen dizkio. Informazio horrek Jeffrey Dorothy Vallensen apartamentura eramaten du. Han, emakumeak deskubritu egiten du baina, hala ere, bere armairuan ezkutatzen laguntzen dio Frank Boothek ikusi ez dezan. Momentu horretan Jeffreyk ikusten du Dorothy eta Frankek duten erlazio sadomasokista.

Aktore Zerrenda aldatu

Produkzioa aldatu

Pelikulak munduan existitzen den dualismoa aurkezten ditu. Alde batetik, superfiziala dena, gainazalekoa, itxurazko sentsazio onez beterik dagoena; eta, bestetik, alde iluna, begirada soil batean polita dirudienaren atzean dagoen benetako errealitate gordina

Pelikula surrealismoaren adibide bat kontsideratzen da. Lynchek behin baino gehiagotan azpimarratu izan du belarriaren eszena Luis Buñuelen Un perro Andaluz -en agertzen den belarri eta inurrien eszenan dagoela oinarrituta.


Blue Velvet izena Bobby Vintonen Blue Velvet abestitik hartu zuten, ospetsua 1963an.

Soinu Banda aldatu

Nagusiki, pelikulan zehar Bobby Vintonen Blue Velvet abestiaren bertsio bat entzuten da, eta eszena batean Roy Orbisonen In dreams abestia ere entzuten da.


Hauek dira jatorrizko soinu bandako abestiak:

  1. "Main Title" 1:27
  2. "Night Streets/Sandy and Jeffrey" 3:42
  3. "Frank" 3:34
  4. "Jeffrey's Dark Side" 1:48
  5. "Mysteries of Love" 2:10
  6. "Frank Returns" 4:39
  7. "Mysteries of Love" [Instrumental] 4:41
  8. "Blue Velvet/Blue Star" 3:14
  9. "Lumberton U.S.A./Going Down to Lincoln" 2:13
  10. "Akron Meets the Blues" 2:40
  11. Bill Doggett - "Honky Tonk, Pt. 1" 3:09
  12. Roy Orbison - "In Dreams" 2:48
  13. Ketty Lester - "Love Letters" 2:36
  14. Julee Cruise - "Mysteries of Love" 4:22

Sariak aldatu

OSCAR SARIAK
Urtea Kategoria Pertsona Emaitza
1986 Zuzendari onenari saria David Lynch Hautagaia
URREZKO GLOBO SARIAK
Urtea Kategoria Pertsona Emaitza
1986 Aktore onenari saria Dennis Hopper Hautagaia
1986 Gidoi onenari saria David Lynch Hautagaia

Kanpo estekak aldatu