Blanche Lefebvre

1871ko Parisko Komunako ekintzailea

Blanche Lefebvre (1847Paris, 1871ko maiatzaren 23a[1]) Communarde izan zen; 1871ko Parisko Komunan parte hartu zuen Batignolles auzoan.

Blanche Lefebvre

Bizitza
Jaiotza1847
Herrialdea Frantzia
BizilekuaParisko 10. barrutia
HeriotzaParis1871ko maiatzaren 23a (23/24 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
JarduerakCommunarda, politikaria, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea eta washerwoman (en) Itzuli
KidetzaUnion des femmes pour la défense de Paris et les soins aux blessés (en) Itzuli

Biografia aldatu

Blanche Lefebvre Sainte-Marie des Batignolles-eko garbitegiko garbitzaile bat izan zen.

Parisko Komunan,1871ko maiatzaren 3an Santa María de las Batignolles elizan sortu zen Iraultza Sozialaren Klubeko (Club de la Révolution sociale) kidea izan zen, eta baita Parisko Defentsarako eta Zaurituak Zaintzeko Emakumeen Batasuna (Union des femmes pour la défense de Paris et les soins aux blessés) elkartearen Batzorde Nagusiko Komisio Betearazleko kidea ere.[2]

Parisko Plaza Zuriaren defentsan parte hartu zuen[3], Isabel Dmitrieff, Nathalie Lemel, Malvina Poulain eta Julia Béatrix Euvrierekin batera.

Parisko Komunari amaiera eman zion Aste odoltsuan, Blanche Lefebvre Versaillesko gobernuaren tropen aurka borrokatu zen, eta 1871ko maiatzaren 23an, 24 urte zituela, Batignolles auzuneko barrikadan hil zen, Les Dames kalean.[1][4][5][6]

Esker onak aldatu

2012an, Parisko Porte-Pouchet inguruko ZAC (zone d’aménagement concerté - garapen itunduko zona) esparruan plaza bat sortu zuten "BY/17" behin-behineko izenarekin.[7] 2013ko ekainean, Parisko Udalak Blanche-Lefebvre plaza izena eman zion.[8]

Bibliografia aldatu

Erreferentziak aldatu

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, frantsesezko wikipediako «Blanche Lefebvre» artikulutik itzulia izan da, 2023-01-11 data duen 9175772 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2023-01-11 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
  1. a b Mairie de Paris - Projet de délibération - Attribution à une place de la dénomination «place Blanche Lefebvre» (17e). .
  2. (Frantsesez) La Commission exécutive du Comité central. (1871ko maiatzaren 18a). «Appel aux ouvrières.» Commune de Paris 342 (Noiz kontsultatua: 2023-01-11).
  3. (Frantsesez) Guermont, Marie. (2011ko azaroaren 19 eta 20a). Les femmes de la Commune et les pétroleuses. « Aux sources de la République, la Commune de Paris de 1871 » colloque. (Noiz kontsultatua: 2023-01-11).
  4. (Frantsesez) LEFEBVRE Blanche (ou LEFÈVRE ?). Maitron/Editions de l'Atelier 2021-08-06 (Noiz kontsultatua: 2023-01-11).
  5. (Frantsesez) Claudine, Rey. (2018). «Les femmes durant la Commune de Paris (1871)» Rendez-vous de L'Histoire 21 (Noiz kontsultatua: 2023-01-11).
  6. «Isabelle Gachet: Voeu pour honorer Blanche Lefebvre, communarde des Batignolles» Isabelle Gachet 2011-06-21 (Noiz kontsultatua: 2023-01-11).
  7. (Frantsesez) Les rues de Paris: place Blanche-Lefebvre, 17me arrondissement. www.parisrues.com.
  8. (Frantsesez) Mairie de Paris. Direction de l'Urbanisme.. 2013 DU 175 Attribution à une place de la dénomination « place Blanche Lefebvre » (17e).. .

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu