Black Sails
Black Sails estatubatuar telesail dramatikoa da, Jonathan E. Steinbergek eta Robert Levinek Starzerako sortu zutena.
Sinopsia aldatu
1715ean, Antilletan, uharteko piratek eskualdeko itsas merkataritza mehatxatzen dute. Herrialde zibilizatu guztietako legeek hostis humani generis (euskaraz: «gizateria osoaren etsaiak») izendatzen dituzte, eta, horri erantzunez, piratek beren doktrina sortzen dute: "Munduaren aurkako gerra". Pirateriaren Urrezko Aroan, Flint kapitain beldurgarriak kide gazteak errekrutatzen ditu, New Providence uhartean bizirik irauteko borrokan ari diren bitartean. Handik gutxira, Flintek Eleanor Guthrie-rekin, uharteko merkatu beltzeko kontrabandista handienaren alabarekin, bat egitea erabaki zuen harrapakinik handienaren bila joateko: "Urca de Lima", urrezko bost milioi txanponen baliokidea garraiatzen duen galeoi espainiarra.
Pertsonaiak aldatu
- Toby Stephens: James Flint
- Hannah New: Eleanor Guthrie
- Luke Arnold: John Silver
- Jessica Parker Kennedy: Max
- Tom Hopper: Billy Bones
- Zach McGowan: Charles Vane
- Toby Schmitz: Jack Rackham
- Clara Paget: Anne Bonny
- Mark Ryan: Hal Gates
- Hakeem Kae-Kazim: Signor Scott
- Sean Cameron Michael: Richard Guthrie
- Louise Barnes: Miranda Barlow
- Rupert Penry-Jones: Thomas Hamilton
- Luke Roberts: Woodes Rogers
- Ray Stevenson: Edward Teach
- David Wilmot: Israel Hands
- Harriet Walter: Marion Guthrie
Kanpo estekak aldatu
Artikulu hau telebistari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |