Black Mirror (euskaraz: «Ispilu Beltza») Erresuma Batuko antologia telesail bat da. Charlie Brooker ekoizleak sortu zuen. 2011-2014 artean Channel 4 britainiar katean aireratu zen, eta 2016tik gaur egun arte Netflix zerbitzuan.

 Black Mirror
Jatorria
Sortzailea(k)Charlie Brooker (en) Itzuli
IzenburuaBlack Mirror
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaErresuma Batua
Sasoi kopurua6
Atalak28
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoazientzia-fikzioa, telebista drama, telesail antologikoa, dystopian television (en) Itzuli, LGBTI+ related TV series (en) Itzuli, satira eta thriller television series (en) Itzuli
Iraupena64,5 minutu
Koloreakoloretakoa
Grabazio lekua(k)Londres, Los Angeles, Toronto eta Lurmutur Hiria
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Otto Bathurst (en) Itzuli
Euros Lyn (en) Itzuli
Brian Welsh (en) Itzuli
Owen Harris (en) Itzuli
Carl Tibbetts (en) Itzuli
Bryn Higgins (en) Itzuli
Joe Wright
Dan Trachtenberg (en) Itzuli
James Watkins (en) Itzuli
Jakob Verbruggen (en) Itzuli
James Hawes (en) Itzuli
Toby Haynes (en) Itzuli
Jodie Foster
John Hillcoat (en) Itzuli
Tim Van Patten
David Slade (en) Itzuli
Colm McCarthy (en) Itzuli
[[Kategoria:Otto Bathurst (en) Itzuli zuzendutako telesailak]]
[[Kategoria:Euros Lyn (en) Itzuli zuzendutako telesailak]]
[[Kategoria:Brian Welsh (en) Itzuli zuzendutako telesailak]]
[[Kategoria:Owen Harris (en) Itzuli zuzendutako telesailak]]
[[Kategoria:Carl Tibbetts (en) Itzuli zuzendutako telesailak]]
[[Kategoria:Bryn Higgins (en) Itzuli zuzendutako telesailak]]

[[Kategoria:Dan Trachtenberg (en) Itzuli zuzendutako telesailak]]
[[Kategoria:James Watkins (en) Itzuli zuzendutako telesailak]]
[[Kategoria:Jakob Verbruggen (en) Itzuli zuzendutako telesailak]]
[[Kategoria:James Hawes (en) Itzuli zuzendutako telesailak]]
[[Kategoria:Toby Haynes (en) Itzuli zuzendutako telesailak]]

[[Kategoria:John Hillcoat (en) Itzuli zuzendutako telesailak]]

[[Kategoria:David Slade (en) Itzuli zuzendutako telesailak]]
[[Kategoria:Colm McCarthy (en) Itzuli zuzendutako telesailak]]
Gidoigilea(k)Charlie Brooker (en) Itzuli
Konnie Huq (en) Itzuli
Jesse Armstrong (en) Itzuli
Rashida Jones
Michael Schur
[[Kategoria:Charlie Brooker (en) Itzuli idatzitako telesailak]]
[[Kategoria:Konnie Huq (en) Itzuli idatzitako telesailak]]
[[Kategoria:Jesse Armstrong (en) Itzuli idatzitako telesailak]]

Antzezlea(k)
Daniel Lapaine
Hannah John-Kamen (en) Itzuli
Michaela Coel
Daniel Kaluuya
Toby Kebbell
Rory Kinnear
Hayley Atwell
Lenora Crichlow (en) Itzuli
Daniel Rigby
Jon Hamm
Bryce Dallas Howard
Malachi Kirby (en) Itzuli
Alex Lawther (en) Itzuli
Kelly Macdonald
Gugu Mbatha-Raw
Wyatt Russell
Georgina Campbell
Rosemarie DeWitt
Douglas Hodge
Maxine Peake
Jesse Plemons
Andrea Riseborough
Jessica Brown Findlay (en) Itzuli
Lindsay Duncan
Jodie Whittaker
Domhnall Gleeson
Chloe Pirrie (en) Itzuli
Michael Smiley
Rafe Spall
Madeline Brewer
Mackenzie Davis
Alice Eve
Jerome Flynn

[[Kategoria:Hannah John-Kamen (en) Itzuli antzeztutako telesailak]]





[[Kategoria:Lenora Crichlow (en) Itzuli antzeztutako telesailak]]



[[Kategoria:Malachi Kirby (en) Itzuli antzeztutako telesailak]]
[[Kategoria:Alex Lawther (en) Itzuli antzeztutako telesailak]]









[[Kategoria:Jessica Brown Findlay (en) Itzuli antzeztutako telesailak]]



[[Kategoria:Chloe Pirrie (en) Itzuli antzeztutako telesailak]]





Ekoizpena
Konpainia ekoizleaZeppotron (en) Itzuli
Banijay UK Productions (en) Itzuli
[[Kategoria:Zeppotron (en) Itzuli ekoitzitako telesailak]]
[[Kategoria:Banijay UK Productions (en) Itzuli ekoitzitako telesailak]]
Emanaldia
Jatorrizko igorlea Channel 4
Netflix
Hasiera-data2011ko abenduaren 4a
Argumentu nagusiateknologia
Historia
Jasotako sariak

netflix.com…
IMDB: tt2085059 Filmaffinity: 800295 Allocine: 10855 Rottentomatoes: tv/black_mirror Metacritic: tv/black-mirror TV.com: shows/black-mirror
Facebook: BlackMirrorNetflix Twitter: blackmirror Instagram: blackmirror.netflix Netlix: 70264888Edit the value on Wikidata

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Brookerren adierazitakoaren arabera «atal bakoitzak tonu ezberdina du, giro ezberdina, bai eta errealitate ezberdin bat ere, baina guztiak gaur egun bizi dugun bizimoduari buruzkoak dira, eta baldarrak bagina 10 minututan nola biziko ginatekeenari buruzko ere bai».

Endemol banatzailearen hitzetan telesaila «The Twilight Zone eta Tales of the Unexpected telesailen hibridoa da, gure gaur egungo mundu garaikidearen ezinegonaz elikatzen dena», bere istorioek nolabaiteko «tekno-paranoia» baten sentimendua dute. Channel 4 kateak «Twitterren aroko parabola bihurria» bezala deskribatu zuen.

Atalak aldatu

Lehen denboraldia (2011) aldatu

  • The National Anthem (Ereserki nazionala): Erresuma Batuko lehen ministroa dilema handi baten aurrean dago: Susannah printzesa bahitu egin dute eta bahitzaileak, erreskate-ordain bezala, lehen ministroak txerri batekin sexu-harremanak edukitzea eta telebistan prime time ordutegian aireratzea eskatzen du.
  • 15 Million Merits (15 milioi meritu): Instalazio batean, jendea pantailaz beteriko zeldetan bizi da, eta edozer lortu ahal izateko ordain-kredituak behar dituzte; bizikleta estatiko batean pedalei eragin eta horrela energia sortzearen truke ematen zaizkie kreditu hauek.
  • The Entire History of You (Zure istorio osoa): Gertuko etorkizunean, mundu guztiak memoria inplante bat edukitzeko aukera dauka, eta inplanteek gizakiek egin, ikusi eta entzuten duten guztia grabatzen dute.

Bigarren denboraldia (2013) aldatu

  • Be Right Back (Berehala nator): Hildakoekin harremanean egotea posible egiten duen zerbitzu bat ezagutzen duenean, Martha, bakar-bakarrik eta triste dagoena, bere mutilaguna izan zenarekin harremanetan jartzen da.
  • White Bear (Hartz txuria): Victoriak ezin du bere bizitzari buruzko ezer gogoratu esnatzen denean. Topo egiten duen inork ez du berarekin hitz egiterik nahi.
  • The Waldo Moment (Waldoren unea): Marrazki bizidunetako hartz bati ahotsa jartzen dion komiko batek politikan ikusten du bere burua, buruzagiek hartza hauteskundeetara aurkeztea nahi dutenean.

Gabonetako berezia (2014) aldatu

  • White Christmas (Gabon zuriak): Edurrak isolatutako base batean, teknologiak eragindako hondamendiei buruzko istorioak kontatzen dizkiote bata besteari bi gizonek, gabonak direla.

Hirugarren denboraldia (2016) aldatu

  • Nosedive (Gainbehera): Sare sozialetan ospea handitzeko beharrean, emakume bat handikien eztei batzuetara joaten da ilusio handiz. Baina bidaia ez da pentsatzen zuen bezala aterako.
  • Playtest (Proba): Diru gutxirekin dabilen bidaiari estatubatuar batek bideo-joko-sistema berri baten proba egiteko izena ematen du. Laister ikasiko du fikzioa batzuetan errealegia dela.
  • Shut Up and Dance (Isildu zaitez eta egizu dantza): birus batek bere ordenagailua hartu du, eta orain erabaki ikaragarri bat hartu beharrean dago: SMS bidez ematen dizkioten aginduak jarraitzea, edo bere ezkutuko sekretuak argitan jartzea.
  • San Junipero: Kaliforniako kostaldea, 1987an. Neska gazte lotsati batek eta neska alai kanporakoi batek harreman indartsu bat sortuko dute, denbora eta espazioaren legeei aurre eginez.
  • Men Against Fire (Gizonak suaren aurka): Arerio iheskor baten aurkako lehen guduaren ondoren, soldadu batek sentsazio arraroak eta akats tekniko oso bitxiak biziko ditu.
  • Hated in the Nation (Nazioan gorrotatua): Kazetari bat hil egiten da, sare sozialetan eztabaida handia sortu ondoren. Kasua ikertzean, poliziakide beterano batek eta teknologian aditua den dizipuluak, beldurgarria den zerbait ezagutzen dute.

Laugarren denboraldia (2017) aldatu

  • USS Callister: Robert Daly komandanteak jakituria eta ausardiaz gidatzen du bere tripulazioa, baina errekruta berri batek USS Callister ontzian gauzak diruditen bezalakoak ez direla azaleratuko du.
  • Arkangel (Arkanjelua): Ama ezkongabe batek, alabaren segurtasunari buruz kezkaturik, alabari teknologia handiko inplante bat jartzea erabakitzen du, uneoro non dagoen jakiteko. Beste gauza askoren gain.
  • Crocodile (Krokodiloa): Mia itzelezko sekretu bat ezkutatu behar duen arkitektoa da, aseguruen ikertzaile batek istripu baten lekukoei elkarrizketa egin behar dien bitartean.
  • Hang the DJ (Zintzilikatu DJ-a): Erlazioei amaiera data jartzen dizkien harreman-programa bati esker ezagutzen dira elkar Frank eta Amy, baina laister hasiko dira sistemaren logika zalantzan jartzen.
  • Metalhead (Metal-buru): Biltegi abandonatu batean, bizigaien bila dabiltzan sarraskijale batzuek arerio bihozgabe bat aurkitzen dute. Bizirauteko, eremu babesgabe baten zehar ihes egin beharko dute.
  • Black Museum (Museo beltza): autobideko gune batean, gazte batek museo bat aurkitzen du, non ustez egiazkoak diren kriminologia-objektuak erakusten diren... atrakzio nagusia aztoragarria delarik.

Filma (2018) aldatu

  • Bandersnatch: 1984an girotutako luzemetrai interaktibo honetan, Stefan programatzailea errealitatea zalantzan jartzen hasiko da, eleberri interaktibo batean oinarritutako bideo-jokoa sortzen ari dela.

Bosgarren denboraldia (2019) aldatu

  • Striking Vipers (Bipera deigarriak): Danny eta Karl, unibertsitate garaiko bi lagun, errealitate birtual joko batean berriz ere elkartzen direnean, bere gaueko partidek ezusteko ondoriok ekarriko dituzte.
  • Smithereens (Birrinduta): AIG gidari batek nazioarteko krisi bat sortzen du sare sozial enpresa bateko langilea bahitzen duenean Londresen.
  • Rachel, Jack and Ashley Too (Rachel, Jack eta Ashley Too): Ashley O pop idoloan oinarritutako robot-panpina burutik ezin kenduta dabil nerabe bakarti bat, hain zuzen ere egiazko Ashleyren bizitza gainbehera joaten hasten denean.

Kanpo estekak aldatu