The National Anthem
The National Anthem (euskaraz, ereserki nazionala) Black Mirror zientzia-fikzio distopikoko estreinaldiko atala da, 2011n Channel 4 kateak Erresuma Batuan telesaila hasteko emana, 2011ko abenduan. Otto Bathurstek zuzendu zuen eta Charlie Brooker Black Mirrorren sortzailearena da gidoia. Inpaktu handia egin zuen ikuslegoan, eta Black Mirrorren geroko ospe eta erakarpenari oinarri eman zion, hurrengo atalak ez zirelarik jarraipenekoak izan, baizik eta istorio beregainak, hau bezala.[1]
The National Anthem | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Argitaratze-data | 2011 | |||
Izenburua | The National Anthem | |||
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa | |||
Jatorrizko herrialdea | Erresuma Batua | |||
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo | |||
Ezaugarriak | ||||
Iraupena | 44 minutu | |||
Telesaila | Black Mirror | |||
Atala | 1 (Black Mirror, series 1 (en) ) | |||
Zuzendaritza eta gidoia | ||||
Zuzendaria(k) | Otto Bathurst (en) | |||
Gidoigilea(k) | Charlie Brooker (en) | |||
Antzezlea(k) | ||||
Ekoizpena | ||||
Konpainia ekoizlea | Zeppotron (en) | |||
Emanaldia | ||||
Jatorrizko igorlea | Channel 4 | |||
kronologia | ||||
|
Sinopsia aldatu
Erresuma Batuko lehen ministroa dilema handi baten aurrean dago: Susannah printzesa bahitu egin dute eta bahitzaileak, erreskate-ordain bezala, lehen ministroak txerri batekin sexu-harremanak edukitzea eta telebistan prime time ordutegian aireratzea eskatzen du.[2]
Antzezleak aldatu
- Rory Kinnear: Michael Callow lehen ministroa.
- Lindsay Duncan: Alex Cairns, barne ministroa.
- Donald Sumpter: Julian Hereford.
- Tom Goodman-Hill: Tom Blice.
- Anna Wilson-Jones: Jane Callow, lehen ministroaren emaztea.
- Chetna Pandya: Malaika.
- Alex MacQueen: Callett agente berezia.
- Helen Fospero: Lucinda Towne.
- Lydia Wilson: Susannah prinzesa.
Erreferentziak aldatu
- ↑ (Ingelesez) Taylor, Chris. (2023-06-22). «The 'National Anthem' episode of 'Black Mirror' aged well» Mashable (Noiz kontsultatua: 2024-05-13).
- ↑ (Ingelesez) «The National Anthem» Black Mirror Wiki (Noiz kontsultatua: 2024-05-13).