Bizkaia bere independentziaren alde
Bizkaia bere independentziaren alde (jatorrizko gaztelaniazko izenburua Bizkaya por su independencia) 1892. urtean Sabin Aranak argitaratutako liburuxka bat izan zen.
Bizkaia bere independentziaren alde | |
---|---|
![]() Liburuaren azala. | |
Datuak | |
Idazlea | Sabino Arana Goiri (1892) |
Argitaratze-data | 1892 |
Generoa | Euskal Abertzaletasuna |
Jatorrizko izenburua | Bizkaya por su independencia |
Herrialdea | ![]() |
Euskaraz | |
Izenburua | Bizkaia bere independentziaren alde |
HistoriaAldatu
1890an Sabin Aranak La Abeja aldizkarian lau istorio abertzale idatzi zituen. Istorio hauek iraganean Bizkaiak Espainiaren aurka izandako kondairazko lau guduei buruzkoak ziren. Une hartan ez zuten arrakastarik izan, baina Sabinek ez zuen etsi eta istorio hauek geroago argitaratzeko gorde zituen.[1]
1892an Bizkaia bere independentziaren alde. Lau Loria Aberkoi. liburuxka argitaratu zuen. Hau aurretik aipatutako lau guduei buruzko istoriez osatutako bilduma bat zen: Arrigorriagako gudua (888), Gordexolako gudua (1355), Otxandioko gudua (1355) eta Mungiako gudua (1470).[2] Istorio erdi-mitiko hauetan bizkaitarrek beren independentzia espainiarren aurka borrokatuz nola defendatu zuten kontatzen da, bai eta Bizkaiko jauna Espainiako errege bilakatzean Bizkaiaren independentziari ekarritako kaltea: Aranaren ustez ordurarte bi estatu desberdin ziren Bizkaia eta Espainiako buruzagia pertsona berbera bilakatzean, Bizkaiko eta bizkaitarrek independentzia galdu baizuten. Aranarentzat konponbidea bizkaitarrek Jaunaren kargua sortu zuten bezala, hura deuseztu eta independentzia berreskuratzean zetzan.[3] Liburu honen amaieran ondorio hau irakur zitekeen:
« | Atzo.- Bizkaia, Jaurerri Errepublika Independientea, bere Jauna era berean Gaztela-Leongo erregea izanik, Espainiaren aurka borrokatu zen, honek menderatu egin nahi baitzuen, eta garaitu egin zuen [...] aske jarraituz. Gaur.- Bizkaia Espainiako probintzia bat da. |
» |
Bizkaia bere independentziaren alde.[4] |
IruditegiaAldatu
ErreferentziakAldatu
- ↑ Sabino Arana Goiri. Euzkadiren Aita (1865-1903). Profeta oihartzun bila. 50. orr. Jurgi Kintana Goiriena. Biografiak. Elkar, 2007.
- ↑ Sabino Arana Goiri. Euzkadiren Aita (1865-1903). Profeta oihartzun bila. 54. orr. Jurgi Kintana Goiriena. Biografiak. Elkar, 2007.
- ↑ Sabino Arana Goiri. Euzkadiren Aita (1865-1903). Profeta oihartzun bila. 54-55. orr. Jurgi Kintana Goiriena. Biografiak. Elkar, 2007.
- ↑ Sabino Arana Goiri. Euzkadiren Aita (1865-1903). Profeta oihartzun bila. 55. orr. Arana Goiri (1965:138). Jurgi Kintana Goiriena. Biografiak. Elkar, 2007.