Bizak SA Bilbon (Bizkaia) dagoen haurrentzako jostailuen konpainia da. Enpresa Gabriel Guerra San Martinek sortu zuen, 1946an. Hego Euskal Herrian eta Espainia mailan sektoreko garrantzitsuenetariko bat da. Ezaguna da batez ere nazioarteko marken jostailuak merkataritzatzeagatik, esaterako Disney, Pixar, Cartoon Network edo Nickelodeon. Dituen lizentzia ospetsuen artean hauek aipa daitezk: PAW Patrol, Mickey Mouse Clubhouse, Pokémon, Minions, Toy Story, Los Lunnis edo The Powerpuff Girls.

Bizak
MotaSozietate anonimo
SektoreaJostailuak
Sorrera1946
EgoitzaBilbo, Bizkaia
 Euskal Herria
MerkatuakEuskal Herria, Portugal eta Espainia
Webguneawww.bizak.es

Historia aldatu

Bizak 1946an Gabriel Guerra San Martínek sortu zuen. Hasiera batean Bilboko jostailu denda izan zen. Poliki-poliki, eskaintzen zituen produktuei esker, merkatuan zabaltzen joan zen. Dena dela, benetako aldaketa garrantzitsua mundu osoan zabaltzen diren lizentziak erosten, batez ere marrazki bizidunekin lotutakoak. Halaber, arrakasta handia izan zuten jostailu telegidatuekin lortu zuen. Gaur egun, enpresak Guerra familiaren esku jarraitzen du. Administratzailea Santiago Guerra Blasco da, familiaren hirugarren belaunaldia lantegi horretan.[1]

Jostailu ezagunenak aldatu

Ezagunenak aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu