Biscogniauxia nummularia

Biscogniauxia nummularia Xylariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria.

Biscogniauxia nummularia
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaSordariomycetes
OrdenaXylariales
FamiliaXylariaceae
GeneroaBiscogniauxia
Espeziea Biscogniauxia nummularia
Kuntze, 1891
BasionimoaHypoxylon nummularium

Sinonimoak: Hypoxylon nummularium (Basionimoa), Sphaeria nummularia, Sphaeria anthracina, Nummularia bulliardii, Biscogniauxia bulliardii, Nummularia nummularia, Nummularia anthracina, Nummularia bulliardii var. minor, Kommamyce bulliardii, Numulariola nummularia.

Deskribapena

aldatu

Karpoforoa: Substratuari itsasten zaion ikaztu eta belztuaren forma hartzen du. Inguru leuneko plakak osatuz. Heltzean, hasieran matea zen azalera gutxi-asko distiratsu eta latza bihurtzen da, peritezioen ostiolo irtenengatik.[2]

Jangarritasuna

aldatu

Ez da jangarria.

Nahasketa arriskua

aldatu

Hypoxylon mediterraneum delakoarekin nahas daiteke. Hau urriagoa da eta espora handiagoak ditu.

Sasoia eta lekua

aldatu

Udazkenean eta neguan nahiko ohikoa pagoen gainean.

Banaketa eremua

aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Venezuela, Puerto Rico, Hawaii, Europa, Errusia, Kanariak, Kaukasia, Txina, Japonia, Iran, Pakistan, Australia, Madagaskar, Kenya, Uganda, Kongo, Filipinak.[3]

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 817 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. Biscogniauxia nummularia: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu