Birkite Alonso

musikaria

Birkite Alonso ezizenez Birkit (Gasteiz, 1976) arabar musikaria da, musika ibilbidea Bilbon egin duena.

Birkite Alonso

Bizitza
JaiotzaGasteiz, 1976 (47/48 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakabeslaria eta musikaria
Musika instrumentuaahotsa
gitarra
pianoa
birkit.eus

Ibilbidea aldatu

Eorann (post-noise-rock) eta Red Carmine (shoegaze-rock) taldeetako abeslari eta gitarra-jolea izan zen 2003 eta 2010 artean. 2017an Birkit izenaren pean bakarkako diskoa atera zuen. Gitarra eta piano hutsean egindako lana da eta Durangoko Azokan aurkeztu du[1].

2019ko irailaz geroztik, Berriako "Lauhazka" atalean zutabeak argitaratzen ditu, hilean behin.[2]

2020ko otsailetik aurrera Naiz Irratiko kolaboratzaile gisa lan egiten du "Emen Gonak" saioa hamabostean behin bideratzen, Euskal Herriko eta nazioarteko emakume musikarien lanak, biografiak eta elkarrizketak aurkeztuz.

Diskografia aldatu

  • Emen (2017, autoekoizpena)[3]
  • Inertzia (2021, Mukuru)[4]

Erreferentziak aldatu

  1. Birkit. (Noiz kontsultatua: 2017-12-10).
  2. Parkea, Berria eus-Euskal Editorea SM Martin Ugalde Kultur. «Bilatzailea» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-11-30).
  3. Emen. (Noiz kontsultatua: 2017-12-10).
  4. «Inertzia» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-08).

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.