Birjina uharteko itsasargia

Birjina uharteko itsasargia (frantsesez: Phare de l'île Vierge; bretainieraz: Tour-tan Enez Werc'h) Birjina uhartean dago, kostatik 1,5 kilometrora, Finisterre departamenduan, Frantzian. Munduan harrizko dorrerik altuena duen itsasargia da.

Birjina uharteko itsasargia
Logo monument historique - rouge sans texte.svg Monumentu historikoa
Phare IleVerge PM.jpg
Kokapena
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Bretainia
Departamendua Finistère
BarrutiBresteko barrutia
Kantonamenducanton of Lannilis
Frantziako udalerriPlouguerneau
Kokapen fisikoaÎle Vierge (en) Itzuli
Ur-masaIpar Ozeano Atlantikoa
Koordenatuak48°38′20″N 4°34′01″W / 48.6389°N 4.5669°W / 48.6389; -4.566948°38′20″N 4°34′01″W / 48.6389°N 4.5669°W / 48.6389; -4.5669
Altitudea84,75 m, itsas mailaren gainetik
Historia eta erabilera
Eraikuntza1897 - 1902
Zerbitzuaren hasiera 1902ko martxoaren 1a
Electrification 1956
Automation 2010
Arkitektura
Materiala(k)Granitoa
Dimentsioak82,5 (altuera) m
Ordezkatzen duOld Île Vierge lighthouse (en) Itzuli
Atalakmaila: 397
Itsasargia
Altuera fokala77 m
Argiaren irismena27 itsas milia
Argiaren ezaugarriakFl W 5s
Argi-sektorea337°-325°a
Katalogoak
  • ARLHS: FRA038
  • NGA: 114-7716
  • Admiralty: A1822
  • List of Lights: 2431
Ondarea
Mérimée IDPA29000071 eta IA29000448
Zerbitzu hasiera1902ko martxoaren 1a

DeskribapenaAldatu

Frantziako itsas agintariak ez zeuden gustura 1845ean eraikitako Birjina uharteko lehen itsasargiaren ikuspen eskasarekin. Hainbat proiektu egin ziren, ahalik eta 1896ko apirilaren 22an Ministerioak beste itsasargi bat eraikitzeko baimena eman zuen arte. Lanak 1897ko apirilaren 24an hasi ziren eta 1902ko martxoaren 1ean bukatu ziren.[1]

82,5 metroko altuerako dorrea uharteko granitoarekin eraiki zen. Barruan, 360 mailako eskailera kiribilduna dago. Munduko harrizko dorrerik altuena duen itsasargia da.[2] Argi bereizgarria zuria da, 5 segundotik behin dirdira egiten duena. 25 milia nautiko bereiz daitezke.


2010az geroztik, instalazioak automatizatuta daude eta ez dute etengabe langilerik esleituta. Itsasargia jendearentzat irekita dago.

Hornidura elektrikoaAldatu

Bi sorgailu eolikok energia elektrikoa eman zioten itsasargiari 1959tik 1994an erretiratu zen arte. Fidagarritasun handiagoa lortzeko, 2008tik bi talde elektrogeno eta potentzia txikiko hiru sorgailu eoliko daude.[1]

IrudiakAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. a b Direction interrégionale de la mer Nord Atlantique-Manche Ouest. Phare de l’île Vierge. .
  2. Direction Départementale de l'Equipement (Finistère). L'Ile Vierge. .

Kanpo estekakAldatu