Bihurguneko neska
Bihurguneko neska ipuin fantastiko edo hiri kondaira bat da, herri eta garai askotan errepikatua. Beldurrezko narrazioen elementu guztiak ditu (gaua, mamua, heriotza) eta, ondorioz, askotan eleberrien eta filmen oinarri izan da.[1]
Gertaerak
aldatuZenbait zehaztasun aldaturik, horrelaxe dio: errepideko bihurgune batean agertzen omen da neska bat, gauez. Auto gidariei bihurgune arriskutsua dela ohartarazten die; gidariak geroago jakingo du neska hori, hain zuzen ere, aurrez bihurgune horretan auto istripu batean hil zela.
Lehenengo testigantzak
aldatu- Kondaira honen antzeko lehenengo aipamena Itun Berrian dugu, Apostoluen Eginak liburuan, alegia. Filipe apostoluari aingeru bat agertu omen zitzaion eta esan zion Jerusalemdik Gazara zihoan bidean gurdi bati itxoiteko. Gurdiko gidaria goi mailako funtzionario etiopiar bat suertatu zen. Filipek gurdira igo, eta gidariarekin eztabaidaka egin ondoren, kristaua izateko konbentzitu egiten du eta bataioa eman. Ondoren, zubi batera heltzen direnean, aingeruak Filipe eraman, eta gidariak ez du berriro ere ikusiko.[2]
- Suediako 1602ko eskuizkribu batean ere bihurguneko neskarekin antz handia duen gertaera bat narratzen da. Bikario bat beste bi lagunekin leraz Kandelario festatik itzultzen ari zen, Västergötlandtik Vadstenara. Bidean neska bat jaso zuten. Ondoren ostatu batean gelditu, eta orduantxe hasi ziren gertaera harrigarriak. Neskak zerbait edateko eskatu, eta garagardoa ekarri zioten.Baina ez zuen apenas edan eta pitxarrean zegoena malta bihurtu zela ikusi zuten. Bikarioak bigarren pitxarra eskatu, eta guztien harridurako edukia borleta bihurtu zen. Hirugarren bat eskatu, eta neskak ukitu bezain pronto, odol bihurtu zen. Orduan neskak iragarpena bota zuen: "Aurten uzta onak izango dira, zuhaitzetan fruta nahikoa egongo da, eta gerrak eta izurrite asko izango dira". Hori esan eta desagertu egin zen.[3]
Kondairaren ezaugarri nagusiak
aldatu- Gertaerak gauez gertatzen dira, jende gutxi ibiltzen den errepideetan.
- Topaketa eta desagerpena toki beretan gertatzen dira.
- Askotan gidaria gizonezkoa da eta bakarrik doa.
- Normalean gizon heldua da eta ez du presa handirik.
- Neska gaztea da eta zuriz jantzita dago.
- Lekukoek ez dute zalantzarik neska benetakoa dela.
- Normalean neskak abisu bat egiten du.
Bihurguneko neska Euskal Herrian
aldatuLurralde guztietan jazo omen da gertaera, baina batzuk, hedabideen eraginez, ezagunagoak egin dira:
- Itziarreko neska. Debako auzo horren izena sarritan parapsikologiari buruzko saioetan agertu da.
- Zorroagako neska. Donostiako inguru horrek oso itxura gotikoa du eta, gainera,ospitaletara joateko errepidearen ondoan dago.
Erreferentziak
aldatu- ↑ http://www.ikasbil.net/web/ikasbil/dokutekako-fitxa?p_p_id=56_INSTANCE_fLB1&p_p_lifecycle=0&p_p_state=normal&p_p_mode=view&p_p_col_id=column-1&p_p_col_count=1&articleId=27270&groupId=10138
- ↑ Apostoluen Eginak 8:26-39.
- ↑ Joan Petri Klint, Om the tekn och widunder som föregingo thet liturgiske owäsendet, bibliothèque de Linköping (Suedia).